U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/02/02] URTARRILAREN 31 ETA OTSAILAREN 1EKO ASTEBURUKO EMAITZAK

GARAIPEN GARRANTZITSUAK UKEKO SENIOR TALDEEK LORTUTAKOAK

 

 

Larunbateko jardunaldia bi norgehiagoketan geratu zen, zeren eta eskola kiroleko diputazioak norgehiagoka guztiak atzera bota zituzten eguraldiarengatik, atzeratze honek infantil mutilei eragin zien, ezin izan zuten beraien norgehiagoka jolastu.

 

Arratsaldean berriz seniorren bi norgehiagokak jolastu ziren eta gainera biek atera zuten aurrera beraien norgehiagokak, senior neskak Ereintzari irabazi zio eta mutilek Urolari. Kiroldegira etorri ziren zale asko ez zuten utzi animatzeaz bi taldeei eta garaipen garrantzitsuak etxean geratu ziren.

 

Lehenengo norgehiagokan Urnieta Larrialdiakeko senior neskak Errenteriko Ereintzaren aurka jolastu zuten, azkeneko jardunaldietan erakutxitako joku honarekin segitu nahi zuten. Lehenengo zatia berdindua izan zen markagailuan gol bateko tarteak egon ziren eta atsedenaldira 10-10 berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatian UKE-ko neskak defentsan hobetu zuten eta erasoan gehiago asmatzen hasi ziren eta markagailuan 2-3 goleko errenta lortu zuten eta horrela iritsi ziren azkeneko minuturaino Ane Orunak extremoren aportazioa nabarmendu zen, eta Oihane Sanchezen atezainaren amaierako hainbat geldiketak lasaitasuna.

Ane Oruna. Senior neskekin egin zuen partida ederreko jokaldietako batean.

Bien bitartean lehenengo territorialgo senior mutilak Urolaren aurka jolasten zuen, sailkapenean bere atzetik zijoala. Urnieta Balerdi Harategikoak norgehiagoketak zuen garrantzia kontuan hartuta norgehiagoka serioa egin zuen, defensa on bat eginez eta beraien jokalari arriskutsuak geldituaz. Lehenengo zatian Urolakoan defentsa aurreratua erabili zuen baina UKE-koek ez ziren izutu eta jaurtiketak egitera iritsi ziren. Atzean defensa ondo ibili zen eta atsedenaldira 4 goleko errentarekin iritsi ziren (15-11). Bigarren zatia berdinduagoa izan zen, UKE-koek erasoan trabatuta hasi ziren eta lehenengo 10 minutuetan ez zuten golik sartu, baina talde honen puntu indartsua defensa da eta Urolakoak ez zuten lortzen sartzea eta lortzen zutenean Bittor Rodriguez atezainarekin aurkitzen ziren, nun 10 geldiketa egin zituen zelaian egon zen 30 minutuetan. Azkeneko 15 minutuetan UKE-koek berriz ere atea ikusi zuten eta 4 goleko tartearekin irabazi zuten (27-23).

Jon Sanchez, senior taldeko mutilen artean aipagarrietako bat.

 

Goleatzaileak hauek izan ziren : Julen (4), Borja (2), Eneko (3), Iñaki (1), Josu (1), John (7), Erlaitz (4), Eneko U. (1) eta Pagola (2). Atean Peru Lizaso eta Bittor Rodriguezek jokatu zuten.

 

Garaipen honekin UKE hamar punturekin zortzigarren postuan segitzen dute baina Urolari hamargarrena dagoela sailkapenean hiru ateratzen dizkie. Egiak sailkapena ixten du bi punturekin bakarrik.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa