U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/10/28] URRIAREN 25 eta 26ko EMAITZAK

GARAIPEN LANDUA ESKUBALOIKO SENIOR MUTILENA ELGOIBARREN AURKA.

 

 

Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilek meritu handia duen garaipena lortu zuten Gabaz Elgoibarren aurka larunbatean (23-21), bi zati zeharo ezberdinak eduki zituen norgehiagoka batean.

Elgoibar norgehiagokan sartuta hasi zen eta beraien lateralen kanpoko jaurtiketekin Urnietakoei hutsartea eskatzea behartu zien 8. minuturako, eta 5-1 defentsara aldatu zuten sistema kanpoko lehenengo lineakoei geratzeko, itxura honetan hobetu zen baina erasoan azkeneko metroetan egindako hutsekin, atsedenaldira joatea hiru goleko errentarekin onartu zien kanpokoei (8-11).

Bigarren zatia ordea argi eta garbi UKE-rentzako izan zen 15-10-ko partzialarekin, gorritxoak laneko bata jarri zuten eta defentsa on bat eginez eta erasoan golak sartzen hasiz, aldeari buelta ematea lortu zuten eta lehenengo aldiz aurretik jartzea, bigarren zatiko 15. minuturako. Abantaila berriro galdu ez zutela.

Erlaitz Arrietaren norgehiagoka nabarmendu behar dugu taldea zuzendu zuela, John Sanchezen norgehiagoka nabarmendu behar dugu ere eta Ander Berrotaran jubenilaren debuta lehenengo taldearekin, ondo jokatu zuela. Bigarren garaipena etxean Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondok entrenatutakoak, txapelketan laugarren tokian jartzen diela.

 

Larunbat goizean Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak debutatzen zuten eta ezin izan zuten hobeto egin, garaipen argi eta garbia lortu zuten La Salle Legazpiren aurkako norgehiagokan (25-4). Xehetasun bat defentsan nola esfortzatu ziren ikusteko lehenengo zatiko 15.minutaraino lehenengo gola ez zuten jaso. Azken batean hasiera ona Carlos Fierro eta Xabat Salaberriaren neskentzako.

 

Beste garaipen bat Urnieta Itxaso Arrandegiko kadeteek ekarri zuten Gasteiztik, Corazonistasi 20-31 irabaziaz, ez zuten norgehiagoka borobila jolastu baina aurkaria baino gehiago izan ziren eta garaipen honekin hirugarren tokian jartzen dira beraien txapelketan.

 

Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak garaipena lortu ez arren, itxura polita eman zuten eta pozik itzuli ziren Ereintza A-ren aurka jokatutako norgehiagokarekin, garaipena eraman zuen bigarren urtekoak zirelako eta fisikoki handiagoak direlako, kategori honetan urtebeteko tartea asko nabaritzen da. Baina gorritxo txikiak onak izango direla dirudi eta emaitz ona lortu zuten ( 33-20).

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenilak sufritzen ari dira denak lehenengo urtekoak direlako eta

berriz ere galdu egin zuten, oraingoan etxean Aluminios Alemán de Legazpia-ren aurka (12-22).

 

Urnieta Kamoxeko kadete neskak berriz, bi puntuekin itzuli ziren Zarautzen jolastutako norgehiagokan (9-20). Hoberen jolastu zutenak gaztetxoak izan ziren eta oraindik gehiago egiteko kapaz direla erakutsi zuten. Garaipen honekin txapelketako erdiko postuetan jartzen dira.

 

Ez zuten horrelako zortea izan Urnieta Larrialdi Fundazioko senior neskak, Zumaian jolastu zuten Pulporen aurka emaitza txarra lortuaz (29-14). Asteburu honetan bi aukera izango ditu taldeak, hau da, Ostiralean atzeratutako norgehiagoka jokatuko dute Zarautz B liderraren aurka eta Igandean berriz, Leizaranen aurkako derbia. Afizioaren laguntza ez zaie faltako.

 

Urnietako Guria jubenileri igandean ez zitzaiona falta, derbia jolastu zuela Leizaranen aurka, baina ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko(17-21), erasoan jaurtiketa asko huts egindako norgehiagoka bat izan zen eta ordaintzen amaitu zuten etxekoak, hau hobetu beharra dute.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa