U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/01/09] ASTE BURUKO PARTIDUAK
UKEKO ESKUBALOIKO TALDE GEHIENGOENTZAT TXAPELKETA ITZULIKO DA
 
 
Txapelketara itzuliko dira asteburu honetan UKE-ko talde gehienak, infantil taldeek izan ezik beste astebeteko oporrak izango dituztela, talde bakarrak jokatuko du etxean eta hau senior taldea izango da.
 
Urnieta Balerdi Harategiko mutilek norgehiagoka garrantzitsua dute Egiaren aurka. Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondok entrenatutako mutilen helburua denboraldi honetan lehenengo territorialean mantentzea da eta Donostiarren aurka jokatuko duten norgehiagoka garrantzitsua izango da benetan. Momentu honetan UKE-koek lau puntu ateratzen dizkie Egiakoei sailkapenean. Horregatik beraien jokurik hoberena erakutsi beharko dute eta bi puntu garrantzitsuak lortu. Norgehiagoka arratsaldeko 18.30-tatik aurrera izango da kiroldegian.
 
Ez dute batere erreza izango Urnieta Larrialdiko senior neskek, Usurbil liderraren aurka jokatuko dute Usurbilgo zelaian Igandean 11.30-tatik aurrera. Norgehiagoka zaila izango dute aurretik Xabi de la Motak entrenatutakoak, non seguruenik zailtasunak jartzera joango dira Usurbilera.
 
Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilek konpromezu bikoitza izango dute, ostiralean 20.15-tatik aurrera jokatuko dute atzeratutako norgehiagoka Saiekoren aurka eta ia atsedenaldirik gabe Ereintzaren aurka jokatuko dute. Errenteriako taldeak 12.30-tan jarri du norgehiagoka UKE-ko taldearekin kontsultatu gabe, reglamentuak esaten duen bezela.
 
Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek Pulporen aurka jokatuko dute Zumaian larunbatean eguerdiko 12.30-tatik aurrera.
 
Larunbat goizean ere Urnieta Itxaso Arrandegikoak jokatuko dute, baina hauek Eibarren goizeko 11.30-tatik aurrera jokatuko dute Eibar Eskubaloiaren aurka Ipurua zelaian. Ligako azkeneko norgehiagoka izango da. Ezertarako balio ez duen norgehiagoka izango da hau, non UKE-koek liga lehenengo postuan amaituko duten eta horrela Gipuzkoako territorial mailan 7. postuan amaitu.
 
Urnieta Kamox kadete neskek berriz ere Bera Bera-ren aurka jokatuko dute, lehengo asteburuan beraien aurka jolastu zuten Donostiarren txapelketan, larunbatean izango da 17.45-tatik aurrera Bidebieta kiroldegian.
 
 
 
 
 
 
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa