KADETE MUTILEN DENBORALDI AMAIERA BIKAINA, TOLOSARI IRABAZIZ
2013-2014 denboraldia amaierara iristen ari da UKEko eskubaloi taldeentzat.Aurreko asteburu honetan bi jubenil taldeak izan ziren denboraldiari agur esan ziotenak.
Jubenil mutilek, jokalari faltagatik aurten Usurbilekoekin batera ibili direnak talde berean, larunbatean Ereintzaren aurka jokatu zuten. Azken partida ona jubenilek jokatutakoa, buruz buru jokatuz Euskal Ligako talde indartsu baten aurka. Lehenengo zatia oso lehiatua izan zen eta tarteka urnietarrak markagailuan aurretik izan ziren. Defentsa on batek eta defentsa-eraso iragate bikainek eginkizuna erraztu zuten baina joko-akats batzuk zirela eta ez zuten abantaila handiegirik lortu.
Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi zen baina UKEk lesioengatik behartuta hainbat aldaketa egin behar izan zituen eta honek markagailuan zuten abantaila galtzea eragin zuen. Azkenean, emaitza 30-24 izan zen Ereintzaren alde.
Jubenil mutilen denboraldi amaiera ona, hurrengo denboraldirako esperantza ekarriz kategoria honetan orokorrean jokalari berdinak edukiko dituen talde bati.
Urnieta HK10 Hoteleko jubenil neskek ordea ezin izan zuten denboraldia garaipen batekin agurtu Bera Bera indartsuaren aurka igandean Donostian. Talde donostiarra menderaezin aurkeztu zen partidan eta egoera hori ez zela kasualitatea erakutsi zuen. Urnietarrak, hurrengo urtean jubenil taldea osatuko duten hainbat kadeterekin, etengabe saiatu zen eta ez zuen behin ere burua makurtu. Amaierako emaitza 30-13 izan arren, zelaitik pozik atera ziren jokalariak, hurrengo urterako sentsazio onekin.
Asteburu honetan garaipena eskuratu zutenak Urnieta HK10eko kadete mutilak izan ziren, denboraldiaren bigarren zati txalogarri bat egiten ari direnak eta argi eta garbi aurrera eginez.
Igande goizean Tolosaren aurka jokatu zuten eta 34-36 irabazi zuten. Kosta egin zitzaien esnatzea eta lehenengo zatian talde tolosarraren atzetik joan ziren markagailuan, nahiz eta atsedenaldiaren aurretik 18na berdintzea lortu zuten. Bigarren zatian berriz, kontzentrazio handiago batekin atera ziren urnietarrak eta markagailuan nagusitzea lortu zuten eta defentsan hain fin ez ibili arren, erasoan bai moldatu zirela ondo; jokoan ziren puntuak eskuratuz eta Foru Aldundiko Txapelketako laugarren postuan finkatuz.
.jpg)
Ioritz Lizeaga Pablo Fierro
Aste honetan denboraldiko azken partida jokatuko dute Leizaran Bren aurka, ostegunean 19:00etatik aurrera Udal Kiroldegian. Partida aurreratua izan da Gazte Festekin ez koinziditzeko. Ziur kadeteek garaipen batekin agurtu nahi dutela denboraldia, eta modu berean, hasi festak.