U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/12/15] ASTE BURUKO EMAITZAK

LEHENENGO TERRITORIAL MAILAKO SENIOR MUTILEN TALDEAK EZIN IZAN ZUEN DONIBANEREN AURKAKO PARTIDA IRABAZI

Asteburu txarra Urnietako eskubaloi taldeek azken jardunaldi honetan bizi izandakoa, izan ere, zortzi neurketatik hiru soilik izan dira garaipenak. Aitortu beharra dago, jokatutako partidak sailkapeneko talde gogorrenen aurka izan direla.

 

Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilen partida izan zen etxean ikusteko eduki dugun partidarik ikusgarriena, Pasaiko Donibane taldearen aurka hain zuzen ere. Kanpotarrek uneoro nagusitasuna erakutsi zuten, horren adierazgarri sailkapenean duten bigarren postua. Atsedenaldira 12-15 markagailuarekin joan arren, bigarren zatiaren hasieran etxekoek egindako akatsek pasaitarrei 7 goleko errenta lortzea ahalbideratu zien. Aipatu beharra dago, partidako azken 10 minutuetan Iosu Pagola jokalari jubenilak markagailua borobiltzea lortu zuela, azken emaitza 25-31 izanik. Azpimarragarria taldeko jokalaria den John Sanchez-ek partida osoan erakutsitako nagusitasuna, horren erakusgarri berak sartutako 8 golak. Baita ere, Eneko Urruzola eta Iñigo Perez jubenilek lehenengo taldean izandako debuta.

 

Bestetik, Urnieta Larrialdiak Fundazioa Senior nesken taldeak erronka gogorra zuen Bera Bera talde donostiarraren aurka. Lehenengo zatian urnietarrek egindako defentsa gogor bati esker, aurkako taldearen erasoa etetea lortu zuten, atsedenaldira markagailu parekatu batekin joanez. Hala ere, bigarren zatian etxeko taldeak euren jokalari onenak zelairatu eta partidari buelta ematea lortu zuten, azken emaitza 27-13 izanik.

 

Senior mutilen partidaren aurretik, infantil mutilen taldeak Urnieta Nañ Restaurante-k eman zion hasiera asteburuari. Hauek ere Amenabar C-ren aurka ezin izan zuten garaipena lortu, azken emaitza 21-25 izanik.

 

Ander Elustondo, infantil mutilen taldeko jokalaria jaurtiketan.

 

Esan beharra dago, asteburuko lehen garaipena Urnieta Itxaso Arraindegia izenpean duen kadete mutilen eskutik heldu zela, Bergararen aurka lortu zuten 38-27 emaitzari esker. Uneoro nagusitasuna erakutsi zuten urnietarrek, eta emaitza honi esker, txapelketan taldeko lehenengo postua mantentzea lortu dute.

 

Urnieta Kamox taldeko kadete neskek ere garaipena lortu zuten Egiaren aurka 13-24. Hauek ere partida osoan zehar agintzea lortu zuten, momentuoro markagailuan gainetik egotea lortu zutelarik.

 

Iganderari dagokionez, Urnieta Adarra Harategi-ko infantil neskek ere garaipena lortu zuten Ordiziako taldearen aurka 10-18. Partidan guztian zehar erakutsitako nagusitasunari esker, jokalari guztiek jokatzeko minutuez gozatzeko aukera izan zuten.

 

Igandean jokatutako beste jardunaldiari dagokionean berriz, emaitza ez zen beraien aldekoa izan. Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilek Eibarko taldearen aurka 38-22 galdu zuten. UKE-ko mutilek partida hasieratik erakutsi zuten ez zeuda norgehiagokan sartuta. Urnietarrak gogor jarraitu beharko dute lanean sailkapenean gora egin ahal izateko.

 

Asteburuari amaiera emanez, Urnieta Quel Abogados jubenil nesken taldeak Gasteizeraino egin behar izan du bidaia bertako Consulting Alaves taldearen aurka jokatzeko. Hauek ere ez zuten zorterik izan eta ondorioz azken emaitza 23-14 izan zen.

 

Asteburu hau gainontzekoengandik berezi egin duena, igande goizean Urnietako kiroldegian Eskubaloi eskolako haurrek Elgoibarko eskolaren aurka jokatutako partida izan da. Ekipo mixtoak izan dira, armailetan giro apartaz gozatzeko aukera izan zutelarik.

 

Julen Garcia jaurtiketa batean.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa