U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/01/22] ASTE BURUKO PARTIDUAK

NORGEHIAGOKA GEHIENAK KANPOAN EDUKIKO DITUEN ESKUBALOI JARDUNALDIA

 

 

Asteburu honetan, UKE eskubaloi talde gehienak beraien norgehiagokak kanpoan izango dituzte. Bakarrik kadete mutilak izango dira etxean jokatuko dutenak. Igandean izango da goizeko 11.45-tatik aurrera, non Eibar Eskubaloiaren aurka jokatuko duten. Lehengo asteko norgehiagokan Urnietarrek irabazi zuten.

 

Beste norgehiagokak ondorengo hauek izango dira:

 

Infantil neskak Anoeta Herri Eskolaren aurka jokatuko dute larunbatean eguerdiko 12.00-tatik aurrera, Anoetako kiroldegian.

 

Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilak Zarautzen jokatuko dute Amenabar B-ren aurka, arratsaldeko 16.00-tatik aurrera. Ez da norgehiagoka erreza izango baino Urnietarrak gogo handiz joango dira Zarautzera eta bi puntuak eskuratu, joaneko norgehiagokan gertatu zen bezala, non UKE-k gol bateko errentarekin irabazi zuen. Urnietarrak zazpigarren postuan daude eta Zarauztarrak seigarrenak lau puntuetara.

 

Urnieta Larrialdiko senior neskak Andoaingo Leizaranen aurka jokatuko dute, Urnietarrak ez daude oso momentu honean baina dena ematen saiatuko dira eta bi puntuak etxera ekarriz. Norgehiagoka igandean izango da goizeko 10.30-tatik aurrera Andoaingo kiroldegian.

 

Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak Arrasaten jokatuko du arratsaldeko 16.00tatik aurrera. Urnietarrak orain dela zazpi egun pasa zen bezala irabazten saiatuko dira.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak Eibarren jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 17.30-tatik aurrera bere txapelketako azkenaren aurka, Eibar B.

 

Urnieta Kamox kadete neskak ere Eibarren jokatuko dute baina jubenilak baina zailagoa izango dute, zeren eta UKE-rekin berdindua dago sailkapenean. Norgehiagoka igandean izango da goizeko 10.00-tatik aurrera Ipuruan.

 

Infantil mutilak Donostian jokatuko dute Paco Yoldi zelaian Egia 1-en aurka, norgehiagoka igande goizean izango da 11.30-tatik aurrera.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa