U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2016/01/25] URTARRILAREN 23-24 ASTE BURUKO EMAITZAK

 

URNIETA BALERDI HARATEGIAK PARTIDA ONA JOKATU ZUEN PULPOREN AURKA

 

UKEko Lehenengo Territorialeko mutilek bolada onari jarraipena eman eta larunbatean garaipen argia eskuratu zuten Zumaiako Pulporen aurka (32-22). Partida berdindua hasi zen baina gorritxoak beti aurretik ziren markagailuan. Urnietarrei beraien 3-2-1 defentsa ondo antolatzea kostatu zitzaien hasieran, baina behin hori lortuta, zumaiarren erasoa oztopatzen hasi ziren. Horrela, baloia azkar berreskuratzen zuten eta kontraeraso bizkorrak egin ahal izan zituzten. Atsedenaldira 14-10eko markagailuarekin iritsi zen partida, etxekoen alde. Bigarren zatian Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren mutilen nagusitasuna are argiagoa izan zen baina lehenengo minutuetan Pulpok gol bakarrera jartzea lortu zuen. Hala ere, UKEkoek erritmoa berreskuratu eta azkenean 10 golengatik irabaz zuen partida. Garaipen honekin urnietarrek seigarren postuan jarraitzen dute, orain 16 punturekin, eta 9 jardunaldiren faltan ia lortuta daukate denboraldi honetako helburu nagusia: Lehenengo Territorialean jarraitzea hurrengo denboraldian. Ondorioz, erronka polita dute orain UKEkoek: lehenengo lau sailkatuen artean amaitzea liga, laugarren eta bosgarren sailkatutik lau puntura bakarrik baitaude. Hurrengo bi asteburuetan atsedena izango dute senior mutilek, Bergararen aurkako partida atzeratu egin baita eta jarraian ihauteriak datoz, hortaz jokatuko duten hurrengo partida etxean Leizaranen aurkako derbia izango da otsailaren 13an. Azkenik, Pulporen aurkako goleatzaileak: Gorka Vicente (5), Eneko Urruzola (4), Julen García (4), Josu Pagola (4), Beñat Semperena (4), John Sánchez (3), Martin Barrientos (3),Josu Arruarte (3), Gorka Urigoitia (2). Gainera, atepean Peru Lizaso eta Victor Rodriguezek lan ona egin zuten.


Beste behin Urnieta Larrialdiakeko senior neskak garaipena eskuratzeko zorian izan ziren baina azken jardunaldian izaten ari diren baja askoren ondorioz, partidan 10 jokalarik bakarrik parte hartu zuten. Hala ere, partida guztian zehar borrokan jardun zuten, amaiera arte garaipena eskuratzeko aukera izanez. Lehenengo zatia parekatua izan zen arren, kanpokoak beti aurretik izan ziren markagailuan eta atsedenaldira 11-13 emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatia ere lehenengoaren antzekoa izan zen baina oraingoan urnietarrek partida berdintzea lortu zuten. Hala ere, azken minutuetan urnietarrek huts egindako jaurtiketen eta kanpokoek pibotearekin ondo jokatzearen ondorioz, 24-25 irabazi zuten Munttarpeko neskek.

Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek ezin izan zuten amaitu garaipen batekin Gipuzkoako Txapelketari eta 24-33 galdu zuten Bankoa Elgoibarren aurka. Lehenengo zatia berdindua izan zen arren, elgoibartarrak bigarren zatian nagusitzea lortu zuten. Urnietarrek beraien atezaina den Imanol Pagolaren baja nabaritu zuten, baina bere ordezkoak, Iosu Gomezek lan txukuna egin zuen.

 

Hiru infantil taldeek garaipena eskuratu zuten. Urnieta Ñam Restauranteseko mutilek 23-24 irabazi zioten Egiari, lehenengo urteko neskek 18-21 menderatu zuten Legazpi eta bigarren urteko neskek 32-0 irabazi zioten Hernaniri.

 

Gainontzeko emaitzak:

 

Kadete neskak: Urnieta Adarra Aroztegia 15 Aloña Mendi 19

Jubenil neskak: Ordizia Irurena 14 Urnieta Quel Abogados 23

Jubenil mutilak: Urnieta Guria 36 Arrasate 22

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa