URNIETA KAMOX KADETE NESKAK DIPUTAZIO TXAPELKETAKO TXAPELDUNAK
UKE-ko kadete nesken taldea, Jose Manero eta Alex Rodriguesek entrenatutakoak, asteburu honetan Gipuzkoako federazioko 3. taldeko txapeldunak geratu ziren Eibarri 19-14 irabazi eta gero. Norgehiagoka polita izan zen, non baloiaren joko azkarra izan zen nagusi zelaian. Lehenengo zatia etxekoen alde izan zen 11-10, honek norgehiagoka berdintsua izango zela ikusi zen, baina Urnietarren defentsa gorrak kontra-erasoak egitera ekin zien eta horrela markagailuan tartea hartu eta 19-14 iritsi. Garaipen hau eta gero garaikurra eskuratu zuten sailkapeneko lehenengo tokiarengatik. Lehenengo postu hau lanean igarotako urte bat eta gero iritsi da, non taldeak asko hobetu du bai kolektiboan eta bai bakarkakoan ere. Zorionak.

Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak denboraldia ederto amaitu zuten 32-18 irabaziaz, norgehiagoka oso serioa jokatu zuten eta errez menderatu zuten Arrasateko taldea. Arrasateren lehen jokatutako norgehiagokak oso berdinduak izan ziren, baina igandean istorioak alde bakarra izan zuen, etxekoa. Norgehiagoka serio eta oso batean hasieratik bukaerara, non denek jokatu zuten eta Arrasatekoek ez zuten aukerarik izan. Zapore onarekin amaitu dute denboraldia eta jokalariei jarraitzeko gogo gehiago jarri zaizkie UKE-ko gorengo mailan jokatzeko.
Seniorrak bere partez gol bateko errentarekin galdu zuten (25-24) larunbatean Legazpin Laubideren zelaian eta aukera guztiak galdu zituen Kopa irabazteko, azkenean Andoaineko Leizaranek eraman du sari hau. Norgehiagoka bi zati ezberdinekoa izan zen, lehenengo zatian UKE-koak gaizki jokatu zuten eta atsedenaldira 4 goleko errentarekin joan ziren, baina bigarren zatian gorritxoak laneko arropa jarri zuten eta ia markagailuari buelta ematea lortu zuten, ez bazen pare bat jokaldirengatik non baloia zorte txarrarekin ez zen atean sartu. Nabarmentzekoa kapitainaren lana, Atearen azpian zegoen Bittor Rodriguez, non taldea bizirik mantendu zuen momentu txarrenetan. Urnietako lehenengo taldeak denboraldiari agur esango dio bere zaletuen aurrean Ostiralean 20.15-tatik aurrera.
Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak denboraldiko azken norgehiagokan galdu egin zuten Zarautzen aurka (35-21), non Euskadiko txapelketako jokalariekin agertu zen Zarautzeko taldea, berez norgehiagoka hau berdinduagoa izan behar zuen.
Infantilak bere partez Ama Guadaluperen aurka galdu egin zuten 39-35 eta denboraldia ostiralean amaituko dute Tolosaren aurka jokatzen arratsaldeko 18.45-tatik aurrera kiroldegian.