U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/12/12] ASTE BURUKO PARTIDUAK

 

LEHENENGO TERRITORIALGO SENIOR MUTILAK GAUR,LARUNBAT GOIZEAN JOKATUKO DUTE 12-TATIK AURRERA DONIBANEREN AURKA

 

 

Zubian izan dugun geldialdiaren ondoren, eskubaloiko txapelketak indarrarekin itzuliko dira eta etxeko talde guztiak konpromisua izango dute.

 

Norgehiagoka garrantzitsuena Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilek jokatuko dutena izango da, ordu arraro batean jokatuko dute, hau da goizeko 12-tan, Donibaneren aurka. Talde Pasaitarra bigarren postuan datoz sailkapenean eta etxekoak berriz seigarren postuan, horregatik norgehiagoka zaila izango dute Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondok entrenatutakoak, bi asteetan atsedena izan bait dute.

 

Seniorren norgehiagoka baino lehen, Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilen txanda izango da, Amenabar C-ren aurka jokatuko dutela goizeko 10.30-tatik aurrera. Urnietakoek bi puntu ateratzen dizkie sailakapenean, norgehiagoka interesgarria espero dugu.

 

Arratsaldean 16.00-tatik aurrera Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak jokatuko dute Bergararen aurka Kiroldegian. Norgehiagoka erreza izan beharko luke, hau da, Bergarakoak sailkapenean azkenak bait doaz eta Urnietakoak berriz lehenen.

 

Igandean eskubaloi eskolako Benjamin eta Alebinen txanda izango da, non Elgoibarko txikien aurka jokatuko dute goizeko 11-tik aurrera.

 

Beste talde guztiak etxetik kanpo izango dituzte beraien konpromezuak. Urnieta Larrialdi Fundazioko senior neskak Bera Bera-ren aurka jolastuko dute arratsaldeko 16.00-tatik aurrera Bidebietan. Azkeneko norgehiagoketetan emandako itxura onak Xabi de la Motan taldeak, sorpresa ematen saiatuko dira.

 

Baita Donostin ere baina, Paco Yoldi zelaian Urnieta Kamoxeko kadete neskak jokatuko dute arratsaldeko 20.00-tatik aurrera.

 

Igandean goizeko 9.45-tatik aurrera Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak jokatuko dute Ordizin, bi puntuko abantaila ateratzen dizkie sailkapenean.

 

10.00-tan berriz, Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak jokatuko dute Eibarren Eibar Eskubaloiaren aurka.

 

Gasteizeraino joan beharko dute Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak, nun lehenengo sailkatuaren aurka jokatuko dute, Consulting Alaves. Esperantzarekin bidaiatuko dute zeren eta joaneko norgehiagokan bi goleko errentarekin galdu bait zuten, honekin gorritxoak azken norgehiagoketan erakutsi duten joku onari probetxua ateraz.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa