U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2016/02/18] OTSAILAREN 20-21 ASTEBURUKO PARTIDUAK

ESKUBALOIKO TALDE INFANTILEK GIPUZKOAKO TXAPELKETARI HASIERA EMANGO DIOTE

Denboraldi bikaina egiten ari dira aurten UKEko eskubaloi saileko hiru infantil taldeak. Hirurek (nesken bi talde eta hirugarrena mutilena) Gipuzkoako Txapelketarako sailkatzea lortu dute eta asteburu honetan izango dute lehenego jardunaldia. Nesken bi taldeak, orain arte multzo berean egon direnak, Gipuzkoako Txapelketa multzo ezberdinetan jokatuko dute. Bestalde, asteburu honetan bi taldek etxean jokatuko dute.

Urnieta Altuna Autobuseko lehenengo urteko infantil neskek Bidasoa Irunen aurka jokatuko dute larunbatean Udal Kiroldegian Bidasoa Irunen aurka. Kontxi Estevez, Beñat Senperena eta Iñigo Perezek zuzendutako neskek meritu handia dute, jokalari guztiak lehenengo urtekoak izanda sailkatzea lortu baitute. Hauen ostean, Eneko Salaberria eta Borja Rodriguezek zuzendutako Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek jokatuko dute 12:15etan Zumarragako Urolaren aurka.

Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek Gipuzkoako Txapelketa talde indartsuenetako baten aurka hasiko dute, Cometel Elgoibar hain zuzen. Carlos Fierro eta Xabat Salaberriak entrenatutako neskek Elgoibarreko kiroldegian jokatuko dute 11:15etatik aurrera.

Arratsldean berriz bi partida gehiago izango dira Udal Kiroldegian. 17:15etan Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek hasiera emango diote lehiaketako fase berri bati Tolosaren aurka jokatuz. Jarraia, 19:00etan, Urnieta Larrialdiakeko senior neskek Egiaren aurka jokatuko dute. Neskek jokoan diren bi puntuak eskuratzeko asmo irmoa dute.

Bestalde, Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek igandean 12:00etan jokatuko dute Udal Kiroldegian Eibarren aurka, Federazio Txapelketari dagokion bigarren jardunaldian.

Senior mutilek Ordizian jokatuko dute
Etxetik kanpo jokatuko duten taldeen artean, Lehenengo Territorialeko senior mutilek igandean 11:45etan jokatuko dute Ordizian. Urnieta Balerdi Harategikoek bolada onean jarraitzen dute aurreko asteburuan derbia irabazi ostean eta orain hiru partida jokatu beharko dituzte zazpi egunetan. Igandekoaren ostean, asteartean Bergarara joango dira atzeratutako partida jokatzera (20:15) eta larunbata hilak 27an Eibarko Haritzaren aurka jokatuko dute, Ligako talde indartsuenetakoa. Orain gorritxoak sailkapeneko seigarren postuan dira eta Lehenengo Territorialean jarraitzeko egonaldia ia eskuratuta, sailkapenean goruntz begiratu nahi dute.

Urnieta Adarra Aroztegiko kadete neskek larunbatean 12:00etan jokatuko dute Artalekun Bidasoaren aurka eta Urnieta Guriako jubenil mutilek Arrasaten 20:00etan.

Txikienek Hernanin jokatuko dute
Eskublaoi Eskolak Eskolen Ligako bigarren jardunaldia jokatuko du igandean 11:00etan Hernaniko kiroldegian, Hernani Eskubaloi Taldeko Eskolaren aurka.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa