LEHENENGO TERRITORIALGO TALDEAK DONIBANE LIDERRAREN AURKA JOKATUKO TXAPELKETAN MANTENTZEKO HELBURUAREKIN
Lehenengo Territorialgo txapelketa amaitzear dago, hiru jardunaldi geratzen dira eta ez dago ezer ere ez erabakita, ez gainetik eta ez ere behetik. Gure taldeak txapelketan mantentzea ari da jokatzen eta oraintxe bertan bederatzigarren postuan daude sailkatuak Zumarragako Urolaren puntu berdinekin, zortzigarren doaz Urolakoak eta puntu bat gutxiagorekin Leizaran dago eta ia bigarren mailara jaitsi dena Egia da, beraz bigarren jaitsiera postua hiru talde hauek borrokatuko dute. Urnieta Balerdi-ko mutilek denboraldi hona egiten ari dira, kontuan hartuta jaitsi ziren talde berbera dutela. Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondok entrenatutako mutilak pistan irabazi nahi dute lehenengo territorialean mantentzeko txartela eta gelditzen zaizkion hiru norgehiagoketan borrokatuko du. Liderraren aurka jokatzen dute eta ez da erreza izango, zeren eta irabazten badute txapeldunak izango dira. Norgehiaketa interesgarria gaur izango da arratsaldeko 18.00-tatik aurrera Pasai Donibaneko kiroldegia, non talde gorritxoa ez da bakarrik egongo eta zaletuen berotasuna sentituko du.
Urnieta Larrialdiak-eko senior neskak gaur jokatuko dute arratsaldeko 18.30-tan Kiroldegian, Mundaka-ko Urdaibairen aurka, norgehiagoka hau Euskadiko txapelketako bigarren fasekoa da. Xabi de la Motak jokalari guztiak berreskuratzea espero du, horrela norgehiagoka lehengo asteko baino hobea izatea espero du.
Urnieta Kamox-eko kadete neskak Eibarren jokatuko dute gaur arratsaldeko 17.00-tatik aurrera.
Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak beraien norgehiagoka Zarautzen jokatuko dute Antonianio kiroldegian goizeko 10.00-tatik aurrera Aiala A-ren aurka, non konpromiso zaila dute lehengo postuan dagoenaren aurka jokatzen dutelako.
Infantil mutilak bere partetik Uharte taldearekin entrenamendua du Andebolmania 2015 prestatzeko, non lehengo asteko entrenamendua bertan behera geratu zen elurrarengatik eta Uhartekoak ez ziren etorri Urnietara. Espero aste honetan eguraldiak uztea, Igandean izango da entrenamendua goizeko 11.00-tatik aurrera.
UKE-ko beste talde guztiak atsedenaldia izango dute asteburu honetan.
Aste Santuko Kanpusa:
Bestetik eskubaloiko sekziotik komunikatu digute Aste Santuko kanpusa egingo dela Pazko astean, Apirilak 7, 8 eta 10 egunetan zehazki eta Benjaminak eta Alebinentzako egongo da prestatua. Inskripzioak 5 € balioko ditu eta Kiroldegiko harreran egin daiteke. Plaza kopurua mugatua da eta eguberritakoak izan zuen arrakasta eta gero, ordutegi ezberdinetan antolatu da. Alebinak 10.00-11.30-tara entrenatuko dute eta Benjaminak 11.30-tatik 13.00-tara.