U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/10/08] ASTE BURUKO PARTIDUAK

SENIOR MUTILEK ETXEAN JOLASTEN DUTE AMENABARREN AURKA.

 

 

Asteburu honetan Kiroldegian dauzkagun eskubaloiaren norgehiagokak, garrantzitsuena senior mutilena izango da. Urnieta Balerdi Harategiko taldeak Tolosan erakutsitako joko onari jarraitasuna eman nahi dio eta lehengo bi puntuak lortu nahi dituzte Zarautzeko Amenabarren aurka. Ez da erreza izango, aurre denboraldiko norgehiagokan Zarautzeko taldeak eraman zuen garaipena, baina UKE-koek hori berriz ez gertatzea saiatuko dira. Norgehiagoka larunbatean 19.00tan izango da.

 

Etxeko hurrengo norgehiagoka Urnieta Guria Jatetxeko juvenilek jolastuko dute txapelketa hasten dutelarik, Amenabarren aurka, igandean 11.45tatik aurrera izango da. Jorge Segurado eta Patxi Morandeirak entrenatutakoak, txapelketa jokalari gutxirekin hasteak eta lesio luzeko jokalariak izateak, kadeteekin jolasteak behartzen die, baino zihur daude paper ona egingo dutela.

 

Beste UKEko taldeek kanpoan jolasten dute. Urnieta Larrialdietako senior neskek Oñatiraino joango dira Aloña Mendiren aurka jolastera, larunbatean arratsaldeko 16.00tatik aurrera.

 

Urnieta Quel Abogadoseko juvenil neskek Eibarren jolastuko dute arratsaldeko 19.00tatik aurrera.

 

Kadete mutilak, berriz, Larunbatean goizeko 10.00tatik aurrera jokatuko dute, Saiekoren aurka Loiolako La Salle ikastolan. Beste talde guztiak jardunaldi honetan atsedenaldia dute.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa