U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/12/29] VII ESKUBALOIKO EGUBERRIETAKO TXAPELKETA ARRAKASTATSUA

VII ESKUBALOIKO EGUBERRIETAKO TXAPELKETA ARRAKASTATSUA

 

UKE-ko infantil neskak txapelketako garaile bere mailan

 

Lehengo larunbatean VII eskubaloiko eguberrietako txapelketa jokatu zen Urnietan, infantil eta kadeteek jokatu zuten, Urnieta K.E. eskubaloiko sekzioak antolatua.

 

200 nexka-mutil baino gehiago ibili ziren herritik beraien kirol gogotsuenaz gozatuz. Etxeko taldeez aparte, talde hauek hartu zuten parte: Bera Bera, Hernani, Zarautz, Saieko, Egia, Ordizia, Leizaran eta Uharte.

 

Infantil nesken mailan etxeko talde batek irabazi zuen, Urnieta A izan zen, Urnieta B-ren aurka irabaziaz. Etxeko bi taldeek txapelketa ona egin zuten eta bietako edozeinek izan zituen aukerak garaipena lortzeko.

Emakumezko UKE  infantil taldeko neskak bere mailako txapeldun

Infantil mutilen mailan Andoaingo Leizaran mutilak irabazi zuten txapelketa. Kadete mutiletan berriz, Zarautz-tarrek eraman zuten txapelketa, Zarautz-tarra Euskadi ligako taldea ekarri zuten eta hobeagoak zirela erakutsi zuten. Kadete nesken mailan berriz, Ordiziako neskek irabazi zuten txapelketa.

 

Txapelketa amaitzeko, norgehiagoka polita egon zen Urnietako kiroldegian, nun kiroldegia goraino bete zen. Lagunarteko bat jolastu zen Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilen eta Uharteko seniorren artean. Urnietarrak Lehenengo territorialean zeuden eta Uhartekoak bigarren nazionalean zeuden.

Urnieta eta Uharteko senior taldeko mutilak izan zuten norgehiagoka.

 

Kiroldegia eta frontoia beteta, zale ugari gerturatu zen eskubaloi txapelketako partiduetara

Norgehiagoka estelarra ona izan zen eta norgehiagoka berdindua eta oso zirraragarria izan zen, etxeko taldeak ez zuen hutsa egin bere zaletuen aurrean eta goiko talde baten aurka jokatzen zuten arren borrokatu egin zuten. Borrokatu bakarrik ez, norgehiagoka irabazteko aukera izan zuten, non aukera argiak huts egin zituzten eta horrela bukaeran 17-ko berdinketarekin iritsi ziren. Luzapena jolastu zuten, baina berdinketarekin amaitu zute. Orduan hiru penalti jaurti zituzten talde bakoitzak, Urnietarrek bat huts egin zuten eta Uhartekoek hirurak sartu zituen, horrela Kopa Uhartera eramanez.

 

Zestaren Zozketa

 

Senior taldeen norgehiagoketaren atsenaldian  eguberritako zestaren zozketa egin zen, non zenbaki garailea 1218 izan zen, bere jabea Urnietako Jesus Merinok saria hurrengo egunean jasoaz.

Azken batean eskubaloiko jardunaldi zoragarria eduki genuen Urnietan 2014. urtea amaitzeko eta parte-hartzaileen artean asebetetze ona antolakuntza onarengatik, nun jokalariak, entrenatzaileak eta UKE-ko eskubaloiko sekzioko direktibak lagundu zuten, bertatik transmititzen digu bere eskerona laguntzaileei eta babesleei.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa