UKEKO JUBENIL MUTILAK GASTEIZEKO CORAZONISTASEN AURKA JOKATUKO DUTE, NON INFANTIL NESKAK NORGEHIAGOKA BIKOITZA DUTEN JARDUNALDI BATEAN
UKE-ko eskubaloi taldeentzako jardunaldia larunbat goizean hasiko da, 12.00-tatik aurrera Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak jokatuko dute Udarregiren aurka, atzeratuta zeukaten norgehiagoka izango da. Igandean berriz, goizeko 10.30-tatik aurrera Leizaran B-ren aurka jokatuko dute. Lan bikoitza UKE-ko y txikiek izango dutena asteburu honetan, neska ugariko taldea dute Carlos Fierro eta Xabat Salaberriak bi norgehiagoketari arrakastaz aurre egiteko.
Arratsaldean bi norgehiagokaz gozatuko dugu kiroldegian, alde batetik Urnieta Kamoxeko kadete neskak jokatuko dute Usurbil C-ren aurka arratsaldeko 17.30-tatik aurrera. Ez lukete arazo handirik eduki behar garaipena etxean geratzeko, sailkapenean 6 puntu ateratzen dizkie Urnietakoak Usurbildarrei.
Ondoren Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak jokatuko dute Gasteizeko Corazonistasen aurka arratsaldeko 19.00-tatik aurrera. Bi taldeek irabazi egin zuten lehenengo jardunaldiko norgehiagoka, horrela norgehiagoka interesgarria espero da Jorge Segurado eta Patxi Morandeiraren jokalarientzat.
Beste talde guztiak etxetik kanpo jokatzen dute, Urnieta Larrialdi Fundazioko senio neskak txapelketako bigarrenaren aurka jokatuko dute, Zarautzeko Aiala B 16.00-tatik aurrera. Aurkako taldeak duen zailtasunari, azken orduko lesio bat gehitu behar zaio, norgehiagoka oraindik zailagoa izango dute, hala ere borrokatu egingo dutela seguru gaude eta itxura polita emango dute ere.
Urnieta Quel Abogadoseko juvenil neskak Zumarragan jokatuko dute Urolaren aurka arratsaldeko 16.15-tatik aurrera. Andoni Ruiz entrenatutakoak norgehiagoka honetara gogotsu joango dira lehenengo garaipenaren bila.
Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak , lehenengo postuan daudela sailkapenean, Andoainen jokatuko dute Leizaranen aurka arratsaldeko 16.00-tatik aurrera.
Infantil mutilak Irunen jokatuko dute Bidasoa-Irun C-ren aurka larunbatean 11.30-tatik aurrera Urantzu frontoian. Urnieta Ñam Restauranteseko mutilak pixkana gora egiten ari dira eta sailkapeneko erdiko postuetan daude eta igotzen saiatuko dira.
Bien bitartean Urnieta Balerdi Harategiko senior mutila jardunaldi honetan deskantsua du, hurrengo asteko zubiarekin juntatuz bi asteko deskantsua edukiko dute. Deskantsu honetik min duten jokalariak berreskuratuko dituzte eta horrela Donibaneren aurka duten norgehiagokan denak prest egongo dira. Donibane txapelketa honetako talde zailenetakoa da eta bi aste hauek norgehiagoka hori prestatzeko pasako dituzte, Urnietan jokatuko da norgehiagoka hau.