U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/11/24] AZAROAK 22-23 ASTE BURUKO EMAITZAK

GARAIPEN LASAIAK UKEKO ESKUBALOIKO KADETE ETA JUBENIL MUTILEK LORTUTAKOAK

 

 

Lehengo asteburuan UKE-rentzat eskubaloiko beste jardunaldi bat eduki genuen aurretikan, non 4 garaipen, berdinketa bat eta 3 porrot lortu ziren.

 

Lehenengo garaipena txikien eskutik etorri ziren, infantil taldeek beraien lana bete zuten eta bi puntuak eskuratu. Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak garaipena lortu zuten Andoainen Leizaranen aurka jokatutako derbian, markagailuan beti egon ziren agintzen eta defentsa lanean sakrifikatuz eta talde oso trinkoa dela erakutsiz. Garaipen onekin 17-20, norgehiagoka guztiak irabazi dituzte eta moral altuarekin hartuko dituzte hurrengo asteko bi norgehiagokak.

 

Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak ere garaipena eskuratu zuten Ereintza C-ren aurka, markagailu argiarekin 29-20. UKE-ko txikiek norgehiagoka hasieratik bukaeraraino menderatu zuen, Oreretako taldea baino hobeagoa izan zen alderdi guztietan. Sailkapen erdian jarri dira 6 punturekin.

 

Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak ondo hasi ziren bigarren fase honetan, Arrasaten jokatu zuten eta garaipenarekin itzuli ziren. Urnietarrek lehenengo zatia zoragarria egin zuten, atsedenaldira 9 goleko errentarekin iritsiaz 10-19. Bigarren zatian UKE-koen lasaitasuna dela eta etxekoak erreakzionatu egin zuten eta epaileen laguntzarekin UKE-koei sufriaraztea egin zien, baina bi puntuak etxera ekarri zituzten 27-29 irabaziaz.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak berdinketa garrantzitsua lortu zuten Zumaiako Pulporen aurka 21-21. 30 segundu falta zirela eta bat gutxiagorekin lortu zuten berdinketaren gola Urnietakoek. Maialara pixkana egokitzen ari dela erakutsi zuten norgehiagoka honetan.

 

Urnieta Kamoxeko kadete neskak galdu egin zuten beraien norgehiagokan, Oreretan jokatzen zutela Eraintzaren aurka. Ereintzakoak norgehiagoka guztian aurretik joan zen. Urnietakoek lehenengo zati txarra egin zuten atsedenaldira 7 goleko tartearekin iritsiaz 12-5.  Lehengo zatiko intentistate eta jarrera txarra bigarren zatian aldatu egin zen, baina ez zen nahikoa izan markagailuari buelta emateko 19-14.

 

Bi Senior taldeak ezin izan zuten punturik lortu beraien norgehiagoketetan, Urnieta Larrialdiko senior neskak ezin izan zuten ezer egin Zarautzen jokatutako norgehiagokan Aialaren aurka. Norgehiagoka honetara atezain gabe eta baja importanteekin joan ziren. Tarte handiko porrotarekin itzuli ziren Zarautzetikan.

 

Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilak esku hutsik itzuli ziren Eibarretik, non 37-35 galdu zuten Eibarko Haritzaren aurkako norgehiagokan. Markagailuan ikusten den bezala defentsa gabeko norgehiagoka izan zen. Lehenengo zati eskasa eta intentsitate gabeko defentsa baten ondorioz etxekoak atsedenaldira 4 goleko errentarekin joan ziren 18-14. Bigarren zatian 5-1 defentsa erabiltzen hasi ziren Urnietarrak eta defentsa zertxobait hobetu zen, non norgehiagoka berdintzea lortu zuten baina erasoko bi falta zalantza handikoak eta exklusio batek markagailuari buelta ematea ez zuen onartu. Norgehiagoka honetaz ahaztea izango da honena eta orain bi asteko deskantsua dute. Deskantsu honetan Donibanen aurkako norgehiagoka preparatu beharko dute.

 

Helburua bete zutenak Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak izan ziren, Gipuzkoako txapelketako bigarren fasea hasi zutela garaipen erreza lortuaz Oñatiko Aloña Mendiren aurka. Lehenengo zatian Urnietakoek defentsa on baten ondorioz atsedenaldira errez irabazten joan ziren. Bigarren zatian Oñatikoak markagailuan gerturatu egin ziren, baina UKE-koek talde on bat zela erakutsi zuten eta tartea handitu zuten 37-28.

 

 

Bukatzeko aipatzeko Igande goizean jokatutako Urnietako eta Hernaniko eskolakoen norgehiagoka egon zen. Urnietakoek irabazi zuten bainan hori ez zen garrantzitsuena, garrantzitsuena eskubaloia jokatzea zen.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa