U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/01/07] GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA

GIZONEZKO INFANTIL MAILAKO UKEKO TALDEAK IRABAZI ZUEN VI. GABONETAKO TXAPELKETA BERE MAILAN

 

Joan den astelehena, abenduak 30, UKEko VI. eskubaloi txapelketa ospatu zen, kadete eta infantil mailentzako, non herriko taldeez gain, Ordizia, Barakaldo, Uhartu, Usurbil eta Zumaiako Pulpo taldea ere bertaratu ziren.

 

Giro ezin hobean, 300 gazte inguru aritu diren egun osoz eskubaloian, herriko frontoian eta polikiroldegiko kantxan ere. Eguerdi aldera, partehartzaile guztiek Egape ikastolan izan zuten bazkaria.

 

Txapelketa launakako taldeetan jokatu zen, talde bakoitzak 25 minututako hiru partida jokatu zituelarik.

 

Gizonezko infantil mailan, Urnieta Guria Kafetegia taldeak, bere hiru partidak irabazi ondoren, garaikurrarekin egin zen bere mailan. Ordizia zuen aurkari lehenik, 13-5 markagailuaz, Barakaldo ondoren 16-4 eta azkenik Uharte garaitu zuen 13-9 markagailuaz.UKEko gizonezko infantil mailak daraman denboraldi zoragarriaren ispilu izan zen txapelketan eman zuen maila, gaur egun, Gipuzkoako txapelketan dabiltza, eta txapelketaren amaierarako lau partida soilik gelditzen diren momentuan lehen postuan daude partidu guztietan garaipena lortu ondoren.

 

UKEko Infantil mutilen taldea entrenatzaileekin

Txapelketako txapeldunak

 

Emakumezko infantil eta kadete mailetan txapeldun Usurbildarrak izan ziren, eta gizonezko kadeteetan berriz Ordiziarrak.

 

Gure txikiek ere beraien momentua izan zuten. Alebin eta benjamin mailako hainbat partida jokatu ziren Eskubaloi Eskolako taldearekin. Txikienek beraien artean jokatu zituzten partidak eta alebinek Pulpo zuten aurrez aurre eta garaipena lortu zuten gure txikiek.

 

Txapelketari amaiera emateko, gizonezko Jubenil mailako partidua jokatu zen,UKE-Usurbil eta Uharte nafarren artean, azken hauek garaipena lortu zutelarik. Partida honen atsedenaldian, kiroldegiko armailak jendez gainezka zeuden, eta garaikur eta txapelketako oroigarri banaketa egin zen, baita eguberri saski zoragarri baten zozketa ere.

 

Bi hitzetan esanda, UKEko VI. Eskubaloi Txapelketako egun honek, beste behin ere, hainbat eta hainbat gazteei beraiek atsegin eta gustoko duten kirolaz gozatu eta beste taldeetako jokalariekin harremanetan  jartzea erraztu zuen. Azken hauek, oso gustora agurtu ziren, txapelketaren antolakuntzarekin.

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa