U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/12/23] ABENDUAREN 20-21 ASTEBURUKO EMAITZAK

BI SENIOR TALDEEK GALDU EGIN ZUTEN ALOÑA-MENDIREN AURKAKO NORGEHIAGOKA BIKOITZEAN

 

 

UKE-ko eskubaloi sekzioak jardunaldi polita izan zuen aurreko asteburuan, non 7 norgehiagoketatikan 4 garaipen lortuz.

 

Hala ere, senior taldeek ezin izan zuten urtea amaitu garaipenarekin eta galdu egin zuten Aloña-Mendiren aurka jokatutako norgehiagoka bikoitzean. Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilak norgehiagoka zaila zuten Oñatin. Zailtasun honi jokalari batzuen falta eta norgehiagokako beroketan Gorka Urigoitia zentralak min hartu zuen eta ezin izan zuen jokatu. Gorritxoak arazo honi aurre egiten saiatu zen eta lehenengo zatian ondo jokatzen ari ziren eta atsedenaldira gol bateko errentarekin iritsi ziren (11-10). Bigarren zatian,berriz,  gaizki hasi ziren eta bizpahiru baloi galdu zituzten eta Oñatikoak markagailuan joan egin ziren lasaitasuna emanez bere taldeari. Gorritxoek 19 baloi galdu zituzten erasoan 60 minutuetan. Jokin Jimenezek entrenatutakoak 2015-an dena eman beharko dute, non lehenengo bi norgehiagokak etxean dituzten, Egia eta Tolosaren aurka. Biak irabazi ezkero puntu horiek garrantzitsuak izango lirakete.

 

Norgehiagoka berdintsua ikusi genuen Kiroldegian senior neskekin, lehenengo zatia parekatua izan zen, non UKE-koek eskubaloi polita erakutsi zuten. Bigarren zatian neskek huts asko egin zituzten erasoan baita defentsan ere eta Oñatiarrak markagailuan joan egin ziren. UKE-ko neskek ez zuten etsi eta Xabi de la Motak entrenatutakoak pixkanaka markagailua berdintzen hasi ziren baina ezin izan zuten berdindu eta Oñatiarrak norgehiagoka 26-30 irabazi zuten.

 

Bete zutenak harrobiko taldeak izan ziren, Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak errex irabazi zion Ordiziari eta 26-7-ko markagailuarekin irabazi zuten, non neska guztiak lagundu zuten eta ikusten den bezela neska hauek poztasun ugari emango dizkio UKE-ri.

Infantil nesken taldeko Idoia Moreiro jokalaria baloia ateraratzeko momentuan.

 

Aipatzekoa da, Eskubaloi sekzioak Pausoka elkarteari kartel solidarioa jarri zion pistan.

Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak, errex irabazi zuten beraien norgehiagoka, non Ereintzari egurra emanez 37-19. Kontxi Estevez eta Erik Rodriguesek entrenatutakoak erakutsi dutenez  Gipuzkoako txapelketa jokatzen eon beharko lukete. Ikusi den bezela liga hau irabazi dute norgehiagoka baten faltan eta Gipuzkoako 7. izango dira.

 

Urnieta Kamoxeko kadete neskak zailagoa izan zuten garaipena lortzeko Carpinteria Baskongadas de Vitoriaren aurka 18-16-ko markagailuarekin irabazi zuten. Norgehiagoka berdintsua izan zen baina etxekoen kastak norgehiagoka irabaztera eman zien, orain bigarren tokian jarri dira sailkapenean Eibarren puntu berdinekin.

 

Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek ez zute hainbesteko zortea izan Irunen jokatutako norgehiagokan, 28-23 galduaz Bidasoa B on baten aurka. Norgehiagoka lo hasi ziren eta lehenengo zati txarra egin zuten baina bigarren zatian erreakzionatu egin zuten baina, ezin izan zuten markagailuari buelta eman.

 

Garaipena lortu zutenak bukaera larri batean Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak izan ziren, 22-21 irabazi ziela Zarautzeko Aialari. Andoni Ruiz eta John Sanchezek entrenatutakoak ederki amaitu dute urtea, azkeneko 4 norgehiagoketan 3 garaipen lortuaz.

 

UKE-ko eskubaloi sekziotik eguberri onak opa dizkiegu jokalari, entrenatzaile eta afizioari eta 2015 arrakastaz betea izatea nahi dugu.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa