URNIETAKO JUBENIL NESKAK GARAIPENA LORTU ZUTEN ZUMARRAGAN ESKUBAIOARENTZAKO IZAN DEN ASTEBURU ON BATEAN
Asteburu ona UKE-ko eskubaloi taldeentzat, non 8 norgehiagoketatikan 5 garaipen eduki dituzten.
Azpimarratzekoa Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek lortutako garaipena, errex irabazi zuten neskek Urolaren aurka Zumarragan jokatutako norgehiagokan 10-26. Hasieratik bukaeraino menderatu zuten norgehiagoka, non erasoan eta defentsan ederki jokatu zuten Andoni Ruiz eta John Sanchezek entrenatutakoak. Lehenengo minututikan erritmo handiarekin hasi ziren eta horrela joan ziren abantaila pixkanaka handituaz.
Ez zuten hainbesteko zortea izan Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilek Gasteizeko Corazonistasen aurka jokatu zutela. Defentsan intentsitate gabe hasi ziren eta erasoan huts asko eginaz, horrela atsedenaldira 7-17-ko markagailuarekin iritsi ziren. Bigarren zatian taldeak erreakzionatu zuen baina abantaila handia zen eta ezin izan zuten ezer egin. Gainera etxeko taldeak exklusio ugari ikusi zituen 60 minutuetan zehar arbitraje txar baten ondorioz. Horrela 20-24 bukatu zen norgehiagoka. Hurrengo norgehiagokan intentsitate gehiagorekin hasi beharko dira.
Urnieta Larrialdi Fundazioko senior neskak norgehiagoka zaila zuten, liderraren aurka jokatzen bai zuten Zarautzen Aiala B. Lehengo astetik hobekuntza bat nabaritu zen zelaian, min zuten jokalariak berreskuratu zituztelako. Ondo jokatu zuten ia norgehiagoka guztian, baina azkeneko minutuetan kalidadeak eta bankiloan gende gehiago zutelako, 32-21-rekin bukatu zen.
Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak garaipena lortu zuten Andoainen jokatu zuten Leizaranen aurkako norgehiagokan. Norgehiagoka honetan 20.24 irabazi zuten, norgehiagoka serio egin zuten. Bigarren zatian desnibelatu zen norgehiagoka, non Urnietakoak kontraeraosekin puskatu zuen norgehiagoka, horrela bi puntuak etxera ekarri zituzten eta ez dute norgehiagoketarik galdu.
Urnieta Kamox kadete neskak garaipen erreza lortu zuten Usurbil C-ren aurka 24-8, non kolore bakarra egon zen norgehiagoka honetan, Urnietakoen kamiseta gorria. Alderdi guztietan izan ziren hobeagoak etxekoak, non joku azkarrarekin erabaki zuten norgehiagoka.
Urnieta Adarrako infantil neskak, bi norgehiagoka izan dituzte asteburu honetan. Lehenengoa atzeratua izan zen Usurbilen aurka, aurre egin zien Urnietakoek Usurbildarrei, Usurbildarrak denak bigarren urtekoak ziren eta norgehiagokarik galdu gabe zetozen eta beraien norgehiagoketan izugarrizko gol pilla sartuaz zetozen. Baina Urnietako txikiak ez ziren beldurtu eta arpegia eman zuen, non sorpresa emateko zorian egon ziren. Atsedenaldira gol bat azpitik iritsi ziren 7-8. Bigarren zatian Usurbildarren indar fisikoak norgehiagoka pixka bat desnibelatu zuen, amaierara 15-11-ko markagailuarekin iritsiaz. Bigarren norgehiagokan igande goizean zute, Leizaran B-ren aurka jokatu zuten. Urnietakoak hasieratik bukaeraino menderatu zuen norgehiagoka eta 18-3-ko markagailuaren irabazi zuten.

Idoia Moreiro infantilak Usurbilgo jokalariaren gainetik jaurtiketa

Malen Morandeirak atera jaurtiketa
Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak gol bateko errentarekin galdu zuten Irunen jokatutako norgehiagokan Bidasoa Irun C-ren aurka 27-26. Norgehiagoka irabazteko aukera izan zuten bainan bukaeran egindako huts batzuek norgehiagoka galtzera eraman zien.