U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/04/11] APIRILAREN 12 ETA 13KO PARTIDUAK

Aste Santuko oporren aurretik lehiaketa ofizialen azkeneko jardunaldia UKE eskubaloiko taldeentzat.

 

Aurtengoan ez dago oporraldi luzerik UKEkoentzat, hurrengo asteartetik aurrera eta apirilaren 16tik 19ra, Portugaleko “Andebolmania” Nazioarteko Txapekeltan parte hartuko baitute klubeko 4 taldek.

 

Urnietan jokatuko diren partiduen artean aipatzekoa da igandean 11:30etan kadete nesken taldeek elkarren aurka jokatuko duten derby-a. UKE Bosteko taldea osatzen duten lehenengo urtekoak lehenengoak dira 10 punturekin eta UKE Kamoxekoak berriz, laugarrenak 7 punturekin. Emoziorik ez da faltako lehia honetan.

 

Gaur, larunbata, Urnieta eta Zarautz arteko bi lehia ditugu.

 

12:00etan Urnieta Guria infantil mutilek sailkapeneko lehenengo postuan dagoen Zarautzeko Amenabar A  izango dute aurkari. Partidu zaila, zarauztarrak menderatzeko zaila den taldea izan baitira orain arte, baina ziur txikiak iragarpenak apurtzen saiatuko direla.

 

Ordu berean, baina Zarautzen, infantil neskek sailkapenean puntura daukaten Aiala Bren aurka jokatuko dute.

 

Etxetik kanpo ondorengo partiduak ditugu.

 

Senior mutilek 18:00tan jokatuko dute Pasai-Donibanen, aurreko astean Kopako estreinaldian izandako sentsazio onei jarraipena emateko asmoz.

 

UKE-Usurbileko jubenil mutilek Gipuzkoako Kopari ekingo diote asteburu honetan Hondarribiako La Bacaladeraren aurka, igandean 11:00etan Ondartza Kiroldegian.

 

Kadete mutilek eta jubenil neskek atseden jardunaldia dute.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa