U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/11/17] AZAROAREN 14-15 ASTEBURUKO EMAITZAK

SENIOR TALDEEN PORROTAK, AZKEN JARDUNALDIA HARROBIKO TALDEEK ATERA ZUTEN AURRERA

 

Ahazteko moduko partidua senior mutilek igandean Eibarren jokatutakoa. Urnieta Balerdi Harategia, liga hasiera bikain bati esker, partidarik galdu gabe iritsi zen armaginen zelai zailera, baina beraien joko-nortasuna (seriotasuna defentsan eta ordena erasoan) etxean ahaztu zuten. Nahiz eta partida berdindua izan lehenengo 15 minutuetan, hortik aurrera gorritxoek lehiatzeari utzi eta Eibar Eskubaloiak modu argian gainditu zituen. Urnietarren 26 baloi galerek ez zuten lagundu partidarengatik borrokatu ahal izateko eta azkenean 33-20 galdu zuten. Porrot honen ostean sailkapeneko laugarren postuan dira urnietarrak eta hurrengo astean Elgoibarren aurka jokatuko duten partiduan erakutsi ahal izango dute Eibarrekoa egun txar bat besterik ez zela izan.

 

Senior neskek ere beraien partida galdu zuten Egiaren aurka, azken honek partida irabazteko egin behar zutena egin ostean. Urnietarrek lehenengo zati txar bat jokatu zuten eta atsedenaldira 7 goleko desabantailarekin iritsi ziren (11-4). Bigarren zatian, Urnieta Larrialdiakeko neskek defentsan lan gehiago egin zuten eta erasoko jokoa hobetu ostean, markagailuan hurbiltzea lortu zuten, bi gol azpitik egotera lortu arte. Hala ere, Egiak abanatila estuari heltzea lortu zuen eta 16-14 irabazi zuen partida.

 

Emaitza onak lortu zituzten taldeak infantilak izan ziren.

 

Urnieta Ñam Restauranteko mutilek garaipen erosoa lortu zuten Ereintza Cren aurka (20-10) nahiz eta partida hasiera ez izan oso ona urnietarren aldetik. Tentsio ezak akats asko eginarazi zien etxeko jokalariei eta horrek, era berean, baloi galtze asko egotea ahalbidetu zuen. Hala ere, atsedenaldian 12-7 urnietarren alde. Bigarren zatian jokoa zertxobait hobetu zuten eta azkenean, taldea Gipuzkoako Txapelketara sailkatzeko helburura gerturatzen duen garaipen bat gehiago.


Gol-festa handia Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek eduki zutena, Legazpiko La Salle 29-0 garaitu ostean. Garaipen honi esker aurreko asteburuan beste talde legazpiarraren aurka jasotako porrotarengatik ordaina hartu zuten urnietarrek.

 

Lehenengo urteko infantil neskek ere irabazi egin zuten, 6-25, Hernaniren aurka jokatu zuten derbian. Partida nahiko urduri hasi zuten neskek baina minutuak igaro ahala defentsan presionatzen hasi ziren, baloiak lapurtuz eta markagailuan aurrea hartuz. Atsedenaldian 2-13 urnietarren alde. Bigarren zatian urnietarrak nagusi izaten jarraitu zuten, azkenean lehenago aipatutako emaitzara iritsiz. Aipatzekoa talde guztiaren jarrera eta gogoa.

Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek ere bere zeregina bete eta 10-32 argi batekin menderatu zuten Bera Bera. Orokorrean UKEkoak donostiarrak baino gehiago izan ziren eta minutu gutxiago jokatu dituzten jokalariek protagonismo handiagoa eduki zuten. Orain bigarren fasearen zozketari itxarotea besterik ez da falta, non Iosu Irigoyen eta Gorka Vicenteren mutilak kategoriako talde onenen aurka jokatuko duten. Horrela, lehenengo fasea sailkapeneko lehenengo postuan amaitu dute 13 punturekin.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek ere bi puntuak eskuratu zituzten partida berdindu baten ostean. Bi taldeek defentsa indartsuekin jokatuko zuten eta urnietarrek beraien indarra balio izan zuten 17-15 menderatzeko ordiziarrak. Garaipen honi esker gorritxoak sailkapeneko erdiko postuetan dira.

Gainontzeko emaitzak ondorengoak dira:

 

Kadete neskak: Urnieta Adarra Aroztegia 20 Cerrajeros ZKE 22

Jubenil mutilak: Urnieta Guria 24 Egia 34

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa