U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/03/09] MARTXOAREN 7 eta 8 ASTEBURUKO EMAITZAK

BERDINKETA GARAIPEN ZAPOREAREKIN SENIOR NESKEK LORTU ZUTENA EREINTZAREN AURKA

 

 

Urnieta Larrialdi Fundazioko senior neskak larunbatean berdinketa garrantzitsua lortu zuen Oreretako Ereintzaren aurka, non lehenengo zatian norgehiagoka maldan gora jarri zitzaien eraso azkarregiak egiten zituen eta horrela Ereintzakoak markagailuan atsedenaldira 4 goleko errentarekin joan ziren (7-11). Baina bigarren zatia erasoko huts horiek hobetu egin ziren eta Oihane Sanchez atezainak egindako geldiketengatik berdintzea lortu zuten (21-21).

Emakumezko senior taldeko Uxue Salaberria, Ereintzako jokalariei aurre egiten

Senior mutilei dagokionez, ezin izan zuen izan eta igande goizean galdu egin zuten Eibarren aurka (25-27), lehenengo zati berdindu baten ondoren (12-12) norgehiagoka xehetasunengatik erabaki zen eta hor ikusi zen antzinatasuna eta zergatik ez esan Eibartarren kiroltasun itsusiak, non epaileek ez zuten zigortu behar zuten bezala Eibartarrei eman zien garaipena. Etxekoak 40 x 20-ean hustu egin ziren, garaipen batek txapelketan mantentzeko balioko zuela kozienteak ziren eta esfortzu hau zaleek txalo zaparrada izugarri batekin eskertu zien. Orain atsedenaldia tokatzen zaie eta hemendik 15 egunetara Lehenengo Territorialgo liderraren aurka jokatuko dute, Donibaneren aurka. Goleatzaileak: John(5), Josu(4), Xabat(2), Pagola(3), Borja(2), Julen(2), Gorka(2), Erlaitz(2), Bixen(2) eta Iñaki(1). Atean Iosu Irigoien eta Bittor Rodriguezek jokatu zuten.

 

Urnieta Guriako jubenil mutilak garaipen erreza lortu zuten larunbat arratsaldean Egibideren aurkako norgehiagokan, non joko guztietan nabarmendu ziren. Norgehiagoka ez oso ona batean etxekoak errez irabazi zuten (26-15). Lehenengo zatian Urnietarrek erasoan huts asko egin zituzten, baina hala ere atsedenaldira 12-8 markagailuarekin iritsi ziren. Bigarren zatian kontzentratuak atera ziren eta horrela markagailuan tartea handitu egin zen. Garaipen honekin berriz ere gorantz egin dute kopan eta taldearen morala igotzeko.

 

Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak norgehiagoka ona egin zuten, baina hala ere 17-12 galdu zuten Egia 2-ren aurka. Lehenengo zatia berdindua izan zen baina bi taldeetatik inorrek ez zuen tarterik hartu(7-7). Bigarren zatian ondo hasi ziren baina erasoan egindako huts batzuk Egiakoei markagailuan joatera utzi zien, tarte honekin jasan zuten norgehiagoka amaitu arte.

 

Urnieta Kamoxeko kadete neskak errez irabazi zuten Usurbilen jokatutako norgehiagokan, non norgehiagoka hasieratik bukaeraraino menderatu zuten. Urnietak hasieratik menderatu zuen norgehiagoka Anne Caoren errendimendu apartarengatik, non baloi asko lapurtu zituen eta taldea 12. minuturako 1-8 zijoazten markagailuan. Abantaila hori eta gero Urnietarrak intentsitatea jetxi zuten bai erasoan bai atakean eta horrela atsedenaldira 10-13 iritsi ziren. Bigarren zatian aldaketa eduki zuten Urnietarrek, non beraien defentsa izugarriak eta protagonista bezala Irune eta Nagore atezainak izan ziren. Leire Moreiroren norgehiagoka hitz-egitekoa izan zen, non batzuetan erasoan laguntza handia eman zuen. Bigarren zati on bat 13-23 markagailuarekin amaitu zen. Beste norgehiagoka bat irabazten dutena, ratxa izugarria daramate.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak esku hutsik itzuli ziren Gasteizen jokatutako norgehiagokan, Consulting Alavesen aurka(23-20). Lehenengo zati ona egin zuten eta bigarren zatian eduki zuten bajoi baten ondoren norgehiagoka galdu zuten, zakarretara bota zuten lehenengo zatian egindako lan guztia.

 

Beste taldea lehenengo zatian egindako lana zakarretara bota zuena Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak izan ziren, lehenengo zati on bat egin ondoren Egia baino hobeto jolastu zuela, baina bigarren zati txar baten ondoren 27-28 galdu zuten. Bigarren zatian ezin izan zuten lehenengo 30 minutuetako zuten tartea jasan(16-12), pena bat zeren eta Egiako taldea ez zen hobeagoa izan.

 

Aukerarik ez zutena eduki Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak izan ziren Aloña Mendiren aurka galdu zutela 42-12 markagailuarekin Oñatin igande goizean.

Kapitulu ezberdina merezi dute Eskubaloi eskolako neska-mutilak, non igandean estreinatzen zuten beraien txapelketa, ezin hobeto hasi zuten txapelketa Tolosaren aurka garaipena lortuaz, erakutsiz poztasun asko emango dizkiola Urnietako eskubaloiari. Tolosarrak jokalari gehiago zituzten baina ezin izan zuten Unax, Jon, Nahia, Ainara, Urko, Nerea, Lucia, Julen, Amets eta Markel geratu. Lan zoragarria Iosu Irigoien egiten ari dena sekzioko txikienekin.

Eskubaloi eskolako gaztetxo taldea, igandean Tolosarren aurka garaipena lortu ondoren

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa