LEHENENGO TERRITORIALEAN DERBIA EGONGO DA URNIETA BALERDI ETA LEIZARANEN ARTEAN
Eskubaloi Zaletueek ez dute denborarik izango aspertzeko asteburu honetan, kiroldegian jardunaldi interesgarri batean, zazpi norgehiagoka jolastuko dira Urnieta K.E.-renak.
Lehenengo Territorialgo Urnieta Balerdi Harategia eta Leizaran bizilagunaren arteko derbia nabarmenduko du, oraingoan bi puntu baino gehiago jokatuko dituzte. Bi taldeak sailkapenean beheran daude, Urnietarrak zortzigarren daude 11 punturekin eta Andoaindarrak bederatzigarren 10 punturekin. Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondok entrenatutakoak badakite garaipenak hiru puntuko tartea emango lioketela Lehenengo Territorialean mantentzeko, norgehiagoka hau aste honetan zehar asko prestatu dute larunbatean 19.00-tan irabazteko. Klubetik zaleei etortzeko deitzen die norgehiagoka garrantzitsu honetara, pizgarri gisa kiroldegira azaltzen direnak norgehiagoka honen atsedenaldian Fagoaga Harategiak UKE-ko eskubaloiko sekzioari emandako urdaiazpiko bat zozketatuko da.
Hala ere, eskubaloi jardunaldi intentsua larunbat goizean hasiko da Infantilen norgehiagoketekin. Urnieta Adarra Aroztegiko neskak goizeko 11.15-tan jolastuko dute Leizaran bizilagunaren aurka ere, beraien derbian. Urnieta Ñam Restauranteseko mutilak berriz 12.30-tan jokatuko dute Ama Guadalakupeoaren aurka.
Arratsaldean, Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak 16.00-tan jokatuko dute Eibar Eskubaloiaren aurka Federazio txapelketako hirugarren jardunaldian.
Senior nesken txanda izango da 17.30-tan, Xabi de la Motak entrenatutakoak norgehiagoka zaila izango dute Zarautzeko Aialaren aurka, baina bi garaipen jarraian konfidantza ematen die Urnieta Larrialdi Fundazioko neskei.
Igandean bi norgehiagoka ditugu etxean. Lehenengo 10.30-tatik aurrera Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak jolastuko dute Zumarragako Urolaren aurka Federazioko txapelketako bigarren jardunaldian.
Ondoren 12.00-tatik aurrera Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak jokatuko dute Hondarribia eskubaloiaren aurka, Federazio txapelketan lortzen ari diren emaitza onekin segitzeko asmoz.
Talde bakarrak jokatuko du kanpoan asteburu honetan eta hauek kadete neskak izango dira. Urnieta Kamoxeko neskak Gasteizen jokatuko dute Carpinteria Baskongadasen aurka arratsaldeko 18.00-tan, Diputazioko txapelketako estreinaldia izango da.