U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/03/18] MARTXOAREN 15 eta 16ko EMAITZAK

 

SENIOR NESKEN GARAIPEN GARBIA EGIAREN AURREAN

 

Lehen urteko kadete neskak, sailkapen taulan lehen postuan

 

Urnieta London Schooleko senior neskak, berain aurkari zen EGIA baina askoz ere joko hobea eskeini ziguten. 

UKEko senior neskak, Bizkaitar lurretan aurreko astean lortutako garaipenaren ondoren, ongi puztuta kantxaratu ziren, arerioari inongo aukerarik ez emateko zihurtasunez; horrela bada, lehen minututik aurkariak menpean hartu zituzten, atsedenaldirako 21-12 ko markagailu polita zuten eta itzuleran baloi lapurreta batzuen ondoren eginiko kontraerasoek 39-21eko markagailuaz bukatzea ekarri zien. Senior nesken bigarren garaipena jarraian, Euskadiko txapelketako bere taldean garaipen postuan direlarik.

Aste buru honetako UKE eskubaloiako jardunaldia ostiralez hasi zen Bera Beraren aurekako partiduan bigarren urteko kadete nesken Urnieta Mecanizados Kamox-en eskutik. 22-18ko markagailuaz ezin izan zuten garaipen lortu, defentsa ez zen behar adinako zehatza izan eta horrek Donostiarren garaipena ekarri zuen, lehen zatian oso aurretik jarri ziren, eta gure neskek ezin izan zuten alde hau berreskuratu bigarren zatian.

Larunbat goizez, Urnieta Guria kafetegiako infantil mutilek  Egia hartu zuten etxean, 25-14ko markagailuaz, hasieratik izan ziren gure mutilak jaun eta jabe kantxan. Garrantzizko baja bat bazuten ere taldean, partida biribila egin zuten, jokalari guztiek puntuatu zutelarik. Lehen zatiak oso oso erabakigarri izan ziren, ondorengo denborak lasaiago jokatzen laguntzeko. Garaipen honekin, bere mailako txapelketaren azken faseko taulako hirugarren postuan dira gure mutilak.

Larunbat arratsaldean ere garaipena izan genuen lehenik, lehen urteko kadete nesken Urnieta Bosteko jatetxea taldeko neskek Urola menperatu zuten 20-12ko markagailuaz. Denboraldi bikaina egiten ari diren gure neskek, txapelketako beren taldeko lider jarri dira. Lehen zatia oso berdindua izan zen arren, atsedenaldirako bost minuturen faltan hiru tantotako aldea atera zion arerioari. Bigarren zatian José Manero eta Alex Rodrigues-ek entrenatzen dituzten neskek, Zumarragatarren 6-0 jokoari aurre egin eta meritu osoz garaipena lortu zuten. Aipagarria benetan, infantil mailako zenbait jokalarien jokoa partidu honetan.

Arratsadea Urnieta Balerdi harategiako senior mutilen partiduak belztu zuen. Ezin izan zuten Eibar menpean hartu eta jokoan zeuden bi puntuak alde egin zuten Urnietatik. Lehen zatia oso berdindua izan bazen ere, bigarren zatiaren erdi aldera izandako defentsaren jeitsiera eta lasaitzeak, Eibartarrei hiru tantoen aldea ekarri zien. Etxekoek aukerak izan zituzten bi kontraerasoekin gerturatzeko baina ez ziren lortu. Aurreko partiduen aldean, joko hobea eskeini zuten arren gure mutilek, ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. (26-31)

 

UKEko hiru taldek zituzten beren konpromezuak igandean, infantil neskek goizean goiz Ordiziara egin zuten bidaia, 9:30etan zuten neurketa, erdi lo hasi bazuten ere, ordiziak aurrea hartu zien, baina gure neskek neurketa aurrera joan hala hiru tantoko aldea lortu arte borrokatu ziren, azken minutuko urduritasunek 19-19ko markagailuaz etxeratzera behartu zituen arren.

Bere aldetik, Urnieta HK10 hotelako kadete mutilak derbia zuten Leizaran Aren aurka. Andoaingo taldea, bigarren urteko jokalariekin sailkapen taulako lehen postuan zen. Etxekoek gogor ekin zioten eta lehen zatiko azken hamar minutuak arte berdintasuna zen kantxan nagusi. Etxekoek konzentrazioa galdu eta arerioa atsedenaldira 10-17ko markagailuaz joan zen. Bigaren zatian UKEk jokoa hobetu zuen eta hiru goletara gerturatu zen arren, hainbat lesiok ez zuten jokoa nahi bezela jarraitzen utzi eta Leizaran nagusitu zen 26-33ko markagailuaz.

Benetan ikusgarri eta merezitako berdinketa UKEko jubenil neskena igandean taldeko hirugarren sailkatua den Eibarren aurrean. (29-29).Merezitakoa, hainbat bajagatik kadete neskekin kantxaratu zirelako; bere maila ederra eman zute kadeteak gainera. Azken jokaldian berdinketa eman zuen bezalako jokaldi zoragarriak eskeini zizkigutelarik. Denbora iadanik bukatuta zegoela, UKEren aldeko falta 15 metrotara, eta Irati Zinkunegik, bere jaurtiketa zoragarriarekin puntutxo bat etxerako uztea ekarri zuen; honek ekarri zuen ospakizun eta pozarekin batera, noski.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa