Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4
st1\:*{behavior:url(#ieooui) } /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Tabla normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;}
UKEKO ESKUBALOIA SAILEKO ASTE BURU BIKAINA
Pasa den asteburuan, UKEko eskubaloi saileko taldeek asteburu bikaina osatu zuten, jokoan ziren 16 puntuetatik 13 etxeratuz.
Hasteko, aipatu beharra dugu, Senior neskek igandean Ereintzaren aurka lortutako garaipena. Hasiera nahiko hotza izan bazen ere, pixkanaka partidari neurria hartuz joan ziren eta atsedenaldirako hiru punturen aldea besterik ez zuten. ¨Bigarren zatian, denboraldiko 30 minututik onenak bizi izan genituen, defentsa bikaina eta eraso ezihobeak Ereintzaren jokoa bertan behera uztea lorut zuen. Azken emaitzak 21-17, Urnieta London School taldea sailkapenean postu bat gora egitea ekarri du.
Joan den larunbatean asi ziren emaitza onak infantil mutilekin. Beste aste betez, garaile irten dira, Leitzaran menpean hartu eta 30-14 markagailuan zutelarik. Argi dago, Urnietar eskubaloiak egoera ezin hobea duela etorkizunerako
Larunbat goizez, Gazteen gizonezko mailako UKE-Usurbil taldeak Usurbilen jokatu zuen. Ormaiztegi menpean hartuz, 45-22, ligako klasifikazioan gora eginaz. Orain azken partida geratzen zaie, eta garaipen honekin gogoz aurre egingo diote taulan taldeko bigarren postua lortzeko.
Larunbat arratsalde biribila kiroldegian, bi garaipen eta Senior taldearen berdinketaz.
Garaipenak Kadete neskek eskutik etorri ziren, lehenengo Urnieta Bosteko taldeko neskak, Leitzaranen aurkako derbyan 15 - 13. Lehen zati ona defentsa bikainaz, atsedenaldiara bost tanturen aldeaz joatea erraztu ziena, eta bigarren zatian Leizaranen defentsa aldaketak gauzak zaildu bazizkien ere, garaile suertatu ziren.
Bere aldetik UKE Mecanizados Kamox taldeko kadete nezkak garaile jarraitzen dute eta beraien taulan bigarren postuaren jabe dira. Zarautzko Aialaren aurka irabazi zuten 26-13, hasieratik menpean hartu zuten partidu batean. Atsedenaldira bost tantoko aldeaz joan ziren, bigarren zatian defentsa hona eta kontra eraso eraginkorrekin handiagotu zuten aldea.
Partidu garrantzizko eta emozioz betea, larunbat arratsaldean Senior taldeko mutilek jokaturikoa.Urolaren aurka, markagailua oso pareko partidu osoan zehar, taldeak bere atezaina berriro berarekin zuen, Iosu Irigoyen, oraindik ere eskuko lesioarekin jarraitzen duen arren, partida biribila egitea lortu zuelarik.Gure taldea atzetik joan zen, azken txanpan esfortzu gogorra egin ondoren aurretik jarri ziren bi minuturen faltan, baina zuzen atera ez zen eraso baten ostean, Zumarragak partida berdintzea lortu zuen. Azkenean puntu banaketa, baina taldearen hobetzea argi eta garbi ikusten da.
Urnieta HK10 Hotela kadete mutilek bere lehen garaipena lortu zuten Bergarara eginiko bisitan.Haien entrenatzaile diren Jokin Jiménez eta Eneko Salaberriaren iritzian, oso oso merezitako garaipena astean zehar eta denboraldi osoan egiten duten lanaren saria bait da 16 - 26ko garaipen hau. Lehen zati ona, defentsa ederra eta atsedenaldira 10 tantoetako aldeaz joan ziren, bukaeraraino mantentzea lortu zutelarik alde hau. Jokalariz eskas dabilen taldea, lehen urteko jokalariekin; benetan eskertzekoa astez aste infantil mutilek ematen dieten laguntza.
Orain azken partida geratzen zaie lehen fasean, Egiaren aurka, beste bi puntu lortuz gero,hauei klasifikazioan aurrea hartzea da helburua.
Infantil taldeko Urnieta Guria kafetegiako neskek ezin izan zuten Ereintza menpean hartu eta 7-25 galdu zuten. Jaurtiketetan kale ugari eta galdutako baloiak Errenteriarrek nola erabili zituzten kontutan hartuta, azken hauen garaipena, gustokoa ez baina justua izan zen. Aipatu beharra dago, lehen urteko jokalariez osaturiko taldea kantxaratu zuela Urnietak, bigarren urteko jokalariek bezperan kadete taldean jokatu bait zuten.