U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/11/24] AZAROAREN 21-22 ASTEBURUKO EMAITZAK

ESKUBALOIKO KADETE MUTILEK EZ DUTE HUTS EGIN GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO AMAIERA FASEKO LEHENENGO PARTIDUAN 

 

 

Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek primeran hasi zuten Gipuzkoako Txapelketako amaiera fasea aurreko fasean jokatu zuten Zarautzeko Amenabar Aren aurka. Partidua uneoro kontrolpean eduki zuten eta hasieratik abantaila hartu zuten markagailuan defentsa on bati, Imanol Pagolaren geldialdiei eta kontraeraso azkarrei esker. Horrela, 7 goleko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira eta bigarren zatian berdin jokatzen jarraitu zuten, amaierako emaitza 41-26 izanik. Nabarmentzekoa talde guztiak erasoan erakutsi zuen indarra. 

 

Senior mutilen saririk gabeko partidu ona: 

 

Lehenengo Territorialeko Urnieta Balerdi Harategiak Gabaz Elgoibarren bisita izan zuen larunbat arratsaldean. Partida erritmo handikoa eta berdindua izan zen 60 minutuen zehar, non bi taldeek markagailuan abantaila minimoak lortu zituzten eta defentsak erasoei nagusitu zitzaizkien. Gorritxoek lehenengo zati amaieran elgoibartarrek zuten hiru goleko aldea berdintzea lortu zuten, atsedenaldira 10-10 markagailuarekin iritsiz. Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen, berdindua eta defentsa-maila altukoa, urnietarren artean Eneko Urruzola juniorra jaun eta jabe zelarik. Amaierarako 8 minutu falta zirenean, UKEkoak 3 gol gainetik ziren markagailuan baina ez zuten asmatu minutu horietan eta Elgoibarrekoek zortea bere alde eduki zuten bi jokaldi erabakigarrietan, markagailuan aurretik ipintzea lortu arte. UKEkoek 4 segundoren faltan partidua berdindu ahal izan zuten 7 metroko jaurtiketa batekin, baina huts egin zuten eta partida 21-22 amaitu zen kanpokoen alde. Porrot mingarria izan arrentaldeak erakutsi zuen bere nortasuna mantenduz gero edozeinen aurka lehiakorra dela. 

 

Porrot gazi-gozoa Urnieta Larrialdiakeko senior neskena Ereintzaren aurka, 19-26, non partidagatik borrokatu zuten eta irabazteko aukerak izan zituzten indarrak agortu ziren arte. Defentsa eta baloi-zirkulazio on bati esker UKEkoak berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira. Baina bigarren zatian nekeak eragin handia izan zuen jokalariengan eta azkeneko 10 minutuetan partidua kanpokoen alde desorekatu zen etxekoen akatsen eta Ereintzakoen jokalari kopuru handiagoari esker. Hala ere, urnietarrek dena eman zuten eta horrelako jarrerarekin emaitza onak laister iritsiko dira. 

[Salto de ajuste de texto]Partida ona Urnietako txikienek jokatutakoa Hernaniren aurkako derbian. Partidaren jaun eta jabe izan ziren hasieratik amaierara defentsa on batengatik egindako baloi berreskuratzeei esker. Jokalari guztiek minutu kopuru handiaz gozatu ahal izan zuten eta partida 27-12 amaitu zen Kontxi Estevezen nesken alde. 

 

Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek partida berdindua jokatu zuten Aiala D liderraren aurka. Lehenengo zatian ondo jokatu zuten bai defentsan zein erasoan eta atsedenaldira 8-10 iritsi ziren urnietarren alde. Bigarren zatian ordea lo hasi zuten UKEkoek eta zarauztarrek 5-1eko partziala egin zieten baina Urnietakoak esnatu egin zuren eta partida berdintzea lortu zuten. Hala ere, epailearen erabaki batzuen ondorioz partida zarauztarren

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa