U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/04/07] UKE PORTUGALGO ANDEBOLMANIA TXAPELKETA INTERNAZIONALEAN

UKEKO ESKUBALOIKO SEKZIOAREN BIGARREN PARTE HARTZE ARRAKASTATSUA ANDEBOLMANIA TXAPELKETA INTERNAZIONALEAN

 

Urnietako eskubaloiaren bigarren parte hartzeak Andebolmanian arrakasta izugarria izan zuen. Txapelketa Sao Joao Da Madeira herriko ADS taldeak antolatzen du, Oportotik gertu eta 72 talde eta 1300 jokalari bildu zituen Apirila 1-tik 4-ra.

 

Urnietako espedizioak 6 talderekin parte hartu zuen infantil, kadete eta jubenil kategorietan, bai neskak bai mutilak. Infantil mutilen kategorian Urnieta eta Uharteko( Nafarroa) jokalariez osatutako taldearekin parte hartu zuten.

Bereziki nabarmendu zutenak txikiak izan ziren, infantil neskak kontsolamenduko finalean sartzea lortu zuten, non irabazi egin zuten Madeiraren aurka. Hirugarrenak geratu ziren sei taldeko txapelketa batean, eskubaloi ona erakutsiaz.

Urnieta-Uharteko infantil mutilak ondo hasi ziren txapelketan baina ezin izan zuten nibel horrekin jarraitu, baina aurpegia emateaz ez zuten utzi beste norgehiagoketan eta garrantzitsuena talde bat bezala jokatu eta elkarbizitu zuten. Zortzigarrenak amaitu zuten hogei taldeetatik.

Kadete neskak geroz eta hobeago jolasten hasi ziren eta azkeneko bi norgehiagokak irabazi egin zituzten, zazpigarrenak amaitu zuten hamalau taldeetatik. Postu izugarria kontuan hartuaz denak lehenengo urteko neskak direla.

Kadeteei zorte pixkat faltatu zitzaien bere parte hartze borobila izateko, non pauso bat faltatu zitzaien garaipenak lortzeko, bi berdinketak izan ziren nabarmentzekoak, non bat etxeko taldearen aurka izan zen non Portuges taldeen aurka irabaztea edo berdintzea oso zaila den, arbitroen nibela baxua delako eta etxerantz pitatzen bait dute. Garaipena azken jardunaldian iritsi zen, non hamaikagarrenak geratu ziren hamasei taldeetatik.

Jubenil taldeak izan ziren aurten gehiena sufritu zutenak, izugarrizko nibela bait zegoen kategoria hauetan Penintsula guztiko taldeekin. Jubenil neskak garaipen bat lortu zuten eta beste bat lortzeko zorian egon ziren, hamargarrenak geratu ziren hamabi taldeetatik.

Jubenil mutilak garaipena azken jardunaldian lortu zuten norgehiagoka eder batean Balonmano Aragonen aurka. Lehenengo zatia berdintsua izan zen baina bigarren zatian errez irabazi zuten eta jokalari guztiak sartu zuten bere gola. Hamaikagarren postuan amaitu zuten hamabi taldeetatik.

Aipamen berezia Pablo Fierrori Best Trick Show bere kategorian irabazteagatik. Ostiral gauean egin zen pista zentralean, non jaurtiketa izugarri batekin eta bere lagunak atzean zituela gehieneko puntuazio lortu zuen.

Eskubaloiko Sekzioko balorazioa oso positiboa izan da Andebolmaniako bigarren parte hartze honetan, gozamena, eskubaloiataz ikasi eta elkarbizitza zen helburua eta hau bete egin zen. Orain atsedenaldia tokatzen da eta etxeko txapelketa jokatzera bueltatu, non asteburu honetan talde baten batek jardunaldia du. Horietatik bat Lehenengo Territorialeko mutilek jokatuko dute mailan mantentzeko norgehiagoka dute Egian igandean 11.30-tatik aurrera, non ez diren bakarrik egongo. Zaletueek autobusa edukiko dute norgehiagoka garrantzitsu honetara animatzera joateko.

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa