GARAIPEN BIKAINA EMAKUMEZKO SENIOR TALDEAK BIZKAIAN
Emakumezko eskubaloi taldeek Martxoaren 8a galanki ospatu zuten
garaipen eta partidu zoragarriekin.
Urdulizen, gogor jokatu ondoren, garaipena lortu zuten Urnieta London School taldeko emakumezko seniorrek. Joan den larunbatean jokalari juxtu juxtuekin joan ziren bizkaiara, baina taldeak maila oso edrra erakutsiz erritmo bizia, defentsa ona eta erasoan denak parte hartu zutelarik, epaileen lan lotsagarriari aurpegia eman eta garaipenarekin (21-23) egin ziren. Epailearen lan kaskarra bistan uzten duen datu bat, gureak 8 aldiz kanporatuak izan ziren eta Bizkaitarrak behin. Hala eta guztiz ere, pozik garaipenarekin eta hau Emakumearen egunean eman zelako.
UKEko infantil neskak, Udarregi C menpean hartu zuten 17 - 13 markagailuaz, lehen 50 minututan argi eta garbi bereganatu zuten partiduaren ondoren, emaitza juxtua bada ere, Aldundiko txapelketako lehen postuan dira garaipen honen ondoren.
Urnieta Guriako infantil mutilek aldiz, ez zuten zorterik izan, Zarautzen 37 - 20ko emaitzaz, partidu kaxkarra, ez zuten gure mutilek ohi duten bezalako eskubaloia erakutsi. Orain sailkapen taulako hirugarren postuan daude lehenaren lau puntutara, eta txapelketako azken fasea maldan gora jarri zaie.
Larunbat arratsaldez udal kiroldegian ere ez zen zorterik izan, jubenil mailako bi partidak bertan jokatu ziren eta ez zen garaipenik lortu.
Neskek 33 - 23 galdu zuten Pulpo Zumaiaren aurrean, partiduan ondo hasi baziren ere, erasoan ondo, baina defentsan galduta ibili ziren. Honek Pulpo atsedenaldira bost puntu aurretik joatea ekarri zuen. Bigarren zatian hobetu bazuten ere jokoa, kanporatze asko izan ondoren aldea areagotu zen hamar tantutaraino.
UKE-Usurbil taldeko mutilek partidua galdu bazueten ere, erakutsi zuten jokoak ez zuen halakorik merezi. Euskal ligatik zetorkien aurkaria Legazpiako Karibe Zarra. Taldeak gogo guztiak jarri zituen eta markagailuan aurretik izan ziren partiduaren zatirik handienean. Nekeak, eta jokalari faltak azken bost minutuetako baloi galtzean ekarri eta aurkarien garaipena ekarri zuen 22 -24.
Antzeko partidua kadete mutilena Bidasoan 32-29 markagailuaz. Lehen zatian, eta zuten jokalari faltagatik indarral gordetzen aritu ziren, joko geldoan eta aurkariak hiru puntuz aurreratu ziren. Bigarren zatian erasoari ekin zien, sei minuturen faltan gol bakar batera jarri baziren ere, zenbait baloi galtzek eta nekeak garaipenak eskuetatik ihes egitea ekarri zuen.
Urnieta Balerdik ere Urolaren aurka Zumarragan zuen partidua galdu zuen. Partidu txarra, sailkapeneko azken postuan zegoen taldearen aurka, garaipenagatik gure gainetik jarri dena. Orain Usurbil eta Amenabar B berdinduak gaude azken postuetan. Ezin du hau horrela jarrai dezan utzi gure taldeak.
Derbietan derbiena. Kadete nesken artekoa. Igande goizez aritu ziren, 18-18ko markagailua partidu bukaeran. Lehen zatian zaharrenak aurretik baina beren taldeko baja ezberdinek berdinketa ekarri zuten.
Txikinen konfidantza gora zihoan, hasierako urduritasunak alde batetara utziz. Bigarren zati oso oso bedindua, Victor Rodriguez eta Iñaki Ibañezek entrenatzen duen Kamox neskek joko landua erakutsi zuten, eta Jose Manuel Manero eta Alex Rodríguesen taldeko txikienek berri joko bizia. Partiduko azken jokaldiak ekarri zuen berdinketa. Denbora bukatua zela iadanik, falta bota beharra zegoen, Garazik geldiezina zen tiroa egin zuen eskuadratik eta barrura. Zalantzarik gabe, partidu honetako garaipena Urnietar emakumezko eskubaloiarentzat izan zen.
Derbi honen aurretik, Urnieta eta Hernaniko eskubaloi eskolako umeak ibili ziren jokoan. Zenbait partida jokatu zituzten alebin eta benjamin mailetan. Hernaniarrak baina maila hobea erakutsi zuten gure neska-mutilek. Herriko hainbat eta hainbat eskubaloi jarraitzaileen gogoan izango dira 80 eta 90eko hamarkadetako bi herrien arteko partidu eta pikeak. Espero dezagun hauek lehen bait lehen itzul daitezen. Lehen pausua emanda dago iadanik. Zorte on Hernaniko eskubaloi eskola berriari bere ibilera berri honetan.