U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/01/21] URTARRILAREN 18 ETA 19KO EMAITZAK

 

URNIETA HK10 HOTELAKO KADETEEN HIRUGARREN

GARAIPENA JARRAIAN

 

Bigarren fase zoragarria UKEko kadete mutilak jokatzen ari direna; larunbat arratsaldez garaipena lortu zuten Legazpiako Caribe Berriren aurrean 18-25. Partiduan hasieratik jarri ziren aurretik, defentsa ona eta eraso arin eta azkar batekin, non jokalari askoren tantuak izan ziren. Hirugarren garaipena dute jarraian bigarren fase honetan, eta Egiarekin bat lehen postuan daude sailkapen taulan.

 

Etxean jokatutako bigarren garaipena infantil mutilek lortu zuten Ordiziaren aurka igande goizez, horrela bada, beste aste batez jarraitzen dute beraien ligaskan partidurik galdu gabe.Lehen zati biribila izan ez bazen ere, 18-32 markagailua lortu zuten; eta oraindik bi partida geratzen bazaizkie ere, Gipuzkoako txapelketa jokatzeko lekua zihurtatua dute.

 

Larunbat goizez bi berdinketa izan ziren, biak ere 17nakoak, bata Urnieta Guria kafetegiako infantil neskek Leizaranen aurkako derbian lortutakoa, honen ondorioz seigarren postuan dira Udarregi Cren atzetik puntu bakar batetara. Eta azken hauen aurka izango dute datorren aste buruko partida.

 

Beste berdinketa bigarren urteko Urnieta Mecanizados Kamoxeko neskek lortu zuten, Gipuzkoako txapelketako bostagarren postuarentzat borrokan Zarautzen aurka. Berdinketa oso osoa izan zen partida guztian zehar, eta azken minutuetan ezin izan zuten gure neskek aurrea hartu Zarauztarrei. Datorren aste bukaeran gogor borrokatu beharko dute beraien helburua lortzeko.

Kiroldegian larunbat arratsaldez jokatutako hiru neurketan galdu genituen.

Lehena lehen urteko Urnieta Bosteko jatetxea taldeko kadete neskena izan zen, eta baita mingarriena ere, gutxigatik 17-18 markagailuaz Bera Beraren aurka. Ia partida osoan aurretik joan ondoren,Donostiarrak bigarren zatian gailendu zitzaizkien.

Usurbil-UKE taldeko jubenil mutilek 15-27 egin zuten Eibarren aurka. Partida kaxkarra Eibartarrak zentzu guztietan gailendu zirelarik eta beste behin ere, gureen taldekide eskasia agerian geratu zen.

Arratsaldea bukatzeko, senior taldearen txanda zen. Urnieta Balerdi harategia taldeko mutilek Ordiziaren aurka 23-35eko markagailuaz bukatu zuten partida. Atsedenaldira aukera batzuekin joan baziren ere lehen zati on baten ondoren, nekea eta jokalari eskasia agerian geratu zen eta bigarren denbora kaxkarra egin zuten.

Urnieta HK10 hotelako jubenil neskek Ereintza bisitatu zuten Errenterian eta 22-17ko markagailuaz etxeratu ziren, galdu ondoren sailkapenean laugarren postuan daude.

Urnieta London School taldeko neskek ere, ez zuten zorterik izan. Zarauztar taldearen alde izan zen partidu eta markagailuaren emaitza ere 25-13. Zenbait jokalarri garrantzitsuen bajak agerian geratu ziren bigarren zatian batez ere.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa