HASIERA OFIZIALA ESKUBALOIKO DENBORALDIARI
Asteburu honetan, UKE eskubaloieko talde gehienentzat hasiko da 2014-2015 denboraldia. Aurre denboraldi gogor baten ondoren sasoian jartzen, asteburu hau da benetan txapelketa hasten dena.
Urnieta Balerdi Harategiko senior taldeak, Tolosako zelai zailean hasten du txapelketa, norgehiagoka larunbatean goizeko 10.30tan izango da USABAL kiroldegian, ordu arraroa kategoria honetan. Ez dute hain errez izango baina ezustekoa emateko bidaiatzen dute eta etxera puntuak ekarri.
Atxaldean, Urnietako kiroldegian bi norgehiagoka izango ditugu, 17.00tatik urrera Urnieta Itxaso Arraindegiak, kadeteak, Irungoren aurka jolastuko dute eta ondoren 18.30tatik aurrera, Urnieta Quel Abogados, juvenilek, Alavesen aurka jolastuko dute.
Larunbatean 20.00tan berriz, Egiako kiroldegian Urnieta Kamox kadete nesken txanda izango da Egiaren aurkako norgehiagoka jolastuz.
Juvenilek berriz, txapelketaren hasiera atzeratu egingo dute hurrengo asterarte, zozketan atsedenaldia tokatu eta gero lehen jardunaldian.
Azkenik infantil taldeek, bai mutil eta neskek, lagunarteko norgehiagoka larunbat goizean jolastuko dute Ordiziaren aurka, 10.30tan.