U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/04/10] ASTE BURUKO PARTIDUAK

LEHENENGO TERRITORIALGO TALDEAK LIGAKO AZKENEKO JARDUNALDIA JOKATUKO DU MANTENTZEA HELBURU DUTELA

 

Igande honetan Hernaniko kiroldegiko 2. Pistan goizeko 11.30-tatik aurrera, Urnieta Balerdi Harategiko mutilek Egiari irabazi beharko dio eta Urola-Leizaran norgehiagokako markagailua itxaron beharko dute lehenengo mailan jarraituko duten jakiteko. Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondoren taldeak irabazi edo berdindu egin behar du eta Leizaranek bere norgehiagoka galdu, denboraldi hasierako helburua betetzeko. Andoaingo taldeak puntu bat ateratzen die gorritxoei, baina berdinketarekin gorritxoak golaverage-a alde du, non bi norgehiagokak irabazi dizkio denboraldi honetan.

Taldeak zaletuen laguntza izan dezan, autobus bat aterako da igande goizeko 11.00-tatik aurrera Urnietatik aterako da eta plaza guztiak beteta daude. Taldea azken uneko bajarekin joango da Julen Garciarena, baina taldeak jubenil taldetik hiru jokalari igoko ditu, Ander Berrotaran, Iñigo Perez eta Iosu Pagola izango dira.

 

Norgehiagoka hasi baino lehenago minutu bateko ixilunea egingo da eta UKE-ko taldeak kamisetaren mahukan zinta beltza bat eramango dute Josu Garmendiaren memorian, UKE-ko fundatzailea eta direktiboa berriki hilda, espero dezagun helburua lortzea bere omenez.

 

Beste talde guztiek atsedenaldia dute jardunaldi honetan.

 

Aste Santuko kanpusa:

 

Aste honetan zehar eskubaloiko kanpusa egin da Benjamin eta Alebin kategoriarentzat. 45 mutil neska izan dira eskubaloiataz gozatuz goizean entrenatuz klubeko entrenatzaile eta jokalariek zuzendua. Balorazioa oso positiboa izan da eta eskubaloi sekziotik hurrengo deiak eta hobetu beharreko esparruak landuko dira.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa