U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/11/13] AZAROAREN 9-10 ASTEBURUKO EMAITZAK

Aste buru ziragarria gure taldeek izan dutena, lau garaipen eta beste horrenbeste partida galdu ondoren.

Garaipenak txikienen eskutik etorri ziren larunbat goizez, Urnieta Guria kafetegia taldeko infantil mutilek, Legazpiko Argikiren aurka neurtu zituzten bere indarrak, gureen maila hobea, argi ikusi zen, baloiak harraptu eta egiten zituzten kontraatakeetan. Taldekide guztiek jokatu ahal izan zuten partida polita, non bere kategoriako lehen postua mantentzen laguntzen dien 31-11 emaitza lortu zutelarik.

Lehen urteko UKE Bosteko taldeko Kadete neskek, Bera beraren aurrean 30-23ko emaitzaz garaipena lortu zuten, bere mailako lehen taldeko klasifikazio taulan erdi postuetan jarriaz.

Urnieta Mecanizados Kamox bigarren urteko kadete nesken garaipen zoragarria Oñatiko Aloña mendiren aurrean. Gureek defentsa jokua egin zuten, atsedenaldirako zortzi tanturen aldea lortuz. Bigarren denboran, alde hori ongi zainduaz, 13-20ko garaipen emaitzaz etxeratu ziren, Gipuzkoako txapelketako bere mailako bigarren postua dutelarik horrekin.

 

UsurUKE gizonezko gazteek, etxean jokatu zuten igande eguerdian Arrasateren aurka. Denboraldi bikaina osatzen ari den taldea dugu, beraien defentsa lana, eta konpetizio gogoaren ondorioz lorturiko 41-17 garaipenaz, taularen bigarren postuan daude.

 

Urnieta Guria kafetegiko neskek Usurbilen jokatu zuten larunbat goizez. Oso partida berdindua izan zen arren, Udarregik eraman zuen garaipena 12-10.Udarregiko taldeak erabili zuen 4-2 defentsari aurre egiten zailtasunak izan zituzten gure neskek eta honek usurbildarren garaipena ekarri zuen.

Aste honetan, senior taldeek partida zailak zituzten. Hala ere, gizonezko senior taldeak Irungo Artalekun Irungo taldeari aurre egin zion. Bi taldeen plantillen arteko aldea nabarmena bazen ere, gure mutilek gauzak zailak jarri zizkien irundarrei, eta markagailua haien alde 36-24 bukatu bazen ere, momentu batzuetan bost tantotako aldearekin soilik aritu ziren.

Urnieta London Schooleko neskek ere zaila izan zuten larunbatean Usurbilgo partida. 27-16 galdu zuten. Taldekideen bajak kontutan izanik, aurre egitea lortu zuten aurkariei partidaren zatirik handienean, baina usurbildarren kontraatake jokoak, hauen garaipena ekarri zuen.

 

Emakumezko gazteen mailako Urnieta HK10 hotelak ere ez zuen Ereintzaren aurrean zorterik izan. Etxean galdu zuten 17-26ko emaitzaz. Lehen zati tristeak, Errenteriarrak aurretik jartzera erraztu zuen. Bigarren zatian, gure taldeak defentsan dexente hobetu bazuen ere, ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. Hala eta guztiz ere, bere mailako hirugarren postuari heltzen diote neskek.

 

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa