LARUNBAT INTERESGARRIA UDAL KIROLDEGIAN
Polita, larunbat honetan kiroldegian bizituko duguna eskubaloi partidekin.
Etxean jokatuko diren partidu guztietan aipagarriena, bigarren urteko UKE Mecanizados Kamox neskena Zarautzen aurka. Gipuzkoako txapelketako bostgarren psotua duten jokoan,eta larunbat eguerdiko 12:00etan izango da, hau erabakiko duen bi partiduetatik lehena.
Eta arratsalderako berriz, beste hiru partida. 16:00etan lehen urteko kadete nesken UKE Bosteko jatetxea taldearen txanda izango da Aloña mendiren aurka.
17:30etan Usurbil-UKEk Eibar hartuko du etxean, azken faseko partiduan. Ea armailetako beroak azken faseko lehen partidua aldeko markagailuarekin bukatzea laguntzen dien.
Arratsaldea UKE Balerdi Senior mutilek itxiko dute Ordiziaren aurkako partiduan 19:00etan. PArtida zaila, kontutan hartzen badugu gure mutilak sailkapen taularen azken postuan daudelarik, hirugarren postua dutenen aurka aritu beharra dutela.
Hala eta guztiz ere, ziur gaude gaurkoan gure mutilek hain beharreko duten garaipena lortzeko gogor lan egingo dutela.
Gainerako taldeek kanpoan jokatuko dute.
Infantil neskek larunbatean 10:45etan Leizaranekin derbia jokatuko dute Andoainen.
UKE Guria taldeko mutilek Ordiziaren aurka jokatuko dute 10:15etan etxetik kanpo. Gureek lehen postua mantentzen jarraitzeko aukera polita, hirugarren daudenen etxean jokatuaz, lau puntuko aldea soilik dutelarik.
UKE HK10 hotelako mutilak Legazpiara doaz Caribe berriren aurka 19:15etan jokatuko den partidura, beraien hirugarren garaipen jarraia lortzeko asmoz.
UKE HK10 hotelako jubenik neskek Ereintza menpean hartzen saiatuko dira Errenterian larunbateko 16:00etan. Partidu oso berdindua, sailkapenean bi puntutako aldea besterik ez dutela jakinda.
Eta bukatzeko, UKE London School senior neskek 19:15etan jokatuko dute Zarautzen Aialaren aurka,