BERDINKETA LEHENENGO TERRITORIALEKO DERBIAREN AMAIERAN
Partiduko azken unean puntu bat eskuratzeko berdinketa lortu zuen Urnieta Balerdi Harategiak larunbateko derbian Andoainen Leizaranen aurka. Ez zuten partida ona jokatu Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren mutilek: partida guztian zehar markagailuan atzean izan ziren beti baina Leizaranek bi aldiz eskuratu zuen sei goleko aldea ezerezean uztea lortu zuten, partidako azkeneko segundoetara irabazteko aukera izateko. Leizaranen barne-jokoa partidaren gakoa izan zen, UKEkoek ez baitzuten lortu bertan behera uztea andoaindarren lehenengo lineako jokalarien eta pibotearen arteko konexioa. Hala ere, gorritxoen partida amaiera bikainari esker markagailuan bi gol azpitik jartzea lortu zuten amaitzeko bi minutu falta zirenean. Orduan, urnietarren aulkiak Leizarango jokalariei presionatzea agindu zuten eta partida 25 golera berdintzea lortu zuten; baina oraindik 40 segundo falta ziren eta etxekoek amaierarako 8 segundo falta zirenean gola sartzea lortu zuten. Eta dena galdua zirudienean, UKEkoek azkar atera zuten zelai erditik eta Gorka Vicentek andoaindarren defentsa ustekabean harrapatu eta 26 goleko berdinketa ezarri zuen gola sartzea lortu zuen, bere taldekide eta Andoainera bertaratu ziren zale urnietar guztien pozerako. Beraz, lau jardunaldiren ostean Urnieta Balerdi garaitu gabe jarraitzen du.
Urnieta Larrialdiakeko senior neskek ez zuten hainbesteko zortea izan Lezon Aierruren aurka. Partida hasiera berdindu baten ostean, defentsan arazoak izan zituzten Lezoko zentrala defenditzeko eta erasoan egindako akatsen ondorioz, etxekoek markagailuan alde egitea lortu zuten. Hutsarte baten eta defentsan aldaketa baten ostean, lezotarren golen abantaila bi goletara murriztea lortu zuten (11-9). Bigarren zatia berdin hasi zuten eta urnietarrek partida berdintzea lortu zuten, baina lehenengo zatiko akatsak errepikatu zituzten eta azkenean partida 26-20 galdu zuten. Lanean jarraitzea besterik ez zaie gelditzen hurrengo asteburuan Eibar Eskubaloiaren aurka etxean jokatuko duten partida prestatzeko.
Partida garrantzitsua Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek Legazpin jokatutakoa. Multzoko lehenengo postua zegoen jokoan eta urnietarrak primeran ekin zioten partidari, 5 goleko errenta lortuz lehenengo 15 minutuetan, baina erritmoaren jaitsiera batek Legazpikoek atsdenaldia baino lehenago partida berdintzea ahalbidetu zuen. Bigarren zatian Urnieta aurreko zatian bezala defenditzen hasi zen eta pixkanaka markagailuan aldentzea lortu zuten, azkenean partida 23-27ko markagailuarekin amaituz. Garaipen honi esker urnietarrak sailkapeneko lehenengo postuan dira.
Partida berdindua larunbat arratsaldean Urnietan ikusi zena, etxeko kadete nesken eta Zumaiako Pulporen artekoa. Lehenengo zatian kanpokoak aurre hartu zuten markagailuan jaurtiketetan urnietarrek baino gehiago asmatu baitzuten. Atsedenaldiko markagailua 4-7 zen zumaiarren alde. Baina bigarren zatia etxekoek indar eta gogo handiz hasi zuten eta Urnieta Adarra Aroztegikoek garaipena eskuratu zuten (13-12) azkeneko segundotan penalti batez eskuratutako gol batengatik.
Partida arraroa Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek jokatutakoa. Lehenengo zatian bai defentsan zein erasoan primeran jokatu ostean eta 7 goleko errenta eskuratu zuten atsedenaldia baino lehenago. Baina bigarren zatian lo atera ziren eta horrek erasoan hainbat akats egitea eragin zuen. Ondorioz, Tolosa markagailuan hurbiltzen hasi zen eta UKEkoak urduri jarri ziren. Hala ere, garaiz erreakzionatu zuten eta garaipena eskuratu zuten (20-13).
Lehenengo urteko infantil neskek igande goizean 12-12 berdindu zuten Ordiziaren aurka emozio handiko partida batean. Hasieran arazoak izan zituzten zentral ordiziarra defenditzeko baina partida aurrera joan ahala aspektu hori zuzentzen joan ziren. Atsedenaldian gol batengatik galtzen ari ziren baina bigarren zatian desabantaila hori menperatzea lortu eta merezitako berdinketa lortu zuten bigarren urteko jokalariz osatutako talde ordiziarraren aurka.

Urnieta Ñameko infantil mutilek ez zuten arazorik izan Ereintza D 30-13 menderatzeko. UKE partidaren jaun eta jabe izan zen hasieratik amaieraraino. Gipuzkoako txapelketara sailkatzeko aukera izango dute urnietarrek orain arte erakutsitako joko-mailari eutsiz gero.

Bi jubenil taldeak izan ziren punturik eskuratzea lortu ez zituzten taldeak, beraien partidak etxean jokatu arren. Urnieta Quel Abogadoseko neskek gol bakarrarengatik galdu zuten Errenteriako Ereintzaren aurka (19-20) eta Urnieta Guriako jubenil mutilek ere 22-31 galdu zuten Legazpiko Karibe Zaharraren aurka.