U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/10/30] URRIAREN 31 ETA AZAROAREN 1 ASTEBURUKO PARTIDUAK

UKE ETA LEIZARANEN ARTEKO DERBIA LEHENENGO TERRITORIALEAN

 

Urnieta Balerdi Harategiak Leizarani egingo dio bisita larunbat honetan 19:00etatik aurrera Allurralde kiroldegian. Urnietarrak sailkapeneko lehenengo postuan dira, ligako lehenengo hiru jardunaldietan garaile suertatu ostean. Larunbateko partida irabaziz gero, azken urteetako liga hasiera onena egingo dute; baina ez da erraza izango, azkeneko jardunaldian Leizaranek etxetik kanpo Pulpori irabazi baitzioten. Gainera, Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren zenbait jokalari lesio txiki batzuetatik osatzen daude oraindik. Partida bizia eta lehiatua espero da larunbatean Allurralden eta ziur zale urnietar asko bertaratuko direla taldea animatzeko.

 

Senior neskek Lezoko Munttarperi egingo diote bisita larunbatean 17:15etatik aurrera. Aurkariaren inguruan erreferentzia gutxi daude Victor Rodriguez eta David Belverren neskentzako, aurten sortu berri den taldea baita. Urnieta Larrialdiakeko neskek garaipenaren bidera itzuli nahi dute eta horretarako lesionatuta zeuden jokalari batzuekin kontatu ahal izango dute.

 

UKEko gainontzeko taldeen partida gehienak ere larunbatean jokatuko dira. Etxean 10:45etatik aurreara Urnieta Kamoxeko infantil nesken A taldeak Tolosa Aren aurka jokatuko du. Bi taldeek sailkapenean puntu kopuru berdina dute.

 

Jarraian, Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilen txanda izango da, 12:00etan Ereintza Dren aurka.

 

Arratsaldean, berriz, etxean hiru partida jokatuko dira. Lehenengoa Adarra Aroztegiako kadete neskek jokatuko dute 16:00etan Zumaiako Pulporen aurka.

 

17:30etan Urnieta Quel Abogadoseko jubenil nesken txanda izango da Ereintza Aguaplasten aurka.

 

Arratsaldeko azkeneko partida Urnieta Gurako jubenil mutilena izango da 19:00etan Karibe Zarraren aurka.

 

Larunbatean baina etxetik kanpo jokatuko dutenak Urnieta Itxaso Arraindegiako kadete mutilak izango dira. Legazpiraino joan beharko dute bertan 17:15etatik aurrera Caribe Berriren aurka jokatzeko.

 

Azkenik, igandean jokatuko duen talde bakarra infantil nesken B taldea izango da. Ordiziaren aurka jokatuko dute Ordizian bertan 11:30etatik aurrera.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa