U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/12/18] ABENDUAREN 21 eta 22ko ASTE BURUKO PARTIDUAK

Aste buru honetan, gabonetako egunetarako dugun geldialdia aurretik azken partiduez gozatzeko aukera izango dugu.

Urteko azken partida ofiziala jokatzen lehen taldea, cadete taldeko Mecanizados Kamoxekoak izango dira, larunbatean, bigarren faseko lehen partidua jokatuko dute 10:30etan kiroldegian Elgoibarren aurka. Txapelketaren bigarren fase honetan Gipuzkoako txapelketarako bostgarren postuagatik borrokatuko dira, Elgoibar, Consulting Alavés eta Zarautzekin batera. Espero dugu, joan den aste buruan baino zorte hobea izan dezaten.

Iganderako, bi partida izango dira kiroldegian.

10:30etan lehen urteko Urnieta Bosteko jatetxeako kadete nesken txanda izango da. Egiaren aurka jokatuko dute. Aipagarria benetan, lehen urteko kadeteez osaturiko talde honek lortu duena, beraien kategoriako 21 taldeetatik lehen 12etan sartzea Gipuzkoa mailan.

Jarraian, 12:00etan Senior taldeko Urnieta London Schooleko neskak izango dira, Aloña mendiren aurka neurtuko dira urtea bukatzeko. Partida benetan interesgarria, taulan bi taldeak 8 punturekin berdinduta daudelarik. Ea jarraitzaile ugari elkartzen garen kiroldegian gure neskei animoak emanaz.

Etxetik kanpo urtea agurtuko duten taldeen artean, jubenil neskak ditugu, Eibarra joango dira astelehenean atzeratu duten partida jokatzera. Ustez, arazorik gabe gaindituko duten froga, bi taldeen arteko 8 puntuen aldea taulan ikusita.

Zailagoa izango dute, Senior mutilek. Urnieta Balerdi Harategia taldea, beren taulako bostgarrena den Gabaz Elgoibarren aurka dira larunbatean 10:30etan. Azken postuan badira ere orain, bi puntuekin etxeratzea espero dugu.

Partida hauekin esango diogu agur konpetizio ofizialari 2013. urte honetan, baina Urnietako Eskubaloiak, datorren abenduaren 30, astelehena, Gabonetako bostgarren kadete eta infantilen Torneoa ospatuko du. Datozen egunetan honen berri zabalagoa hel araziko dizuegu.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa