UKEKO ESKUBALOI SAILAK JOSU GARMENDIA OMENDUKO DU
Eskubaloi urnietarrak UKEko sortzaile izan zen eta aurreko udaberrian zendu zen Josu Garmendia omenduko du. Josuk bere bizitza guztian zehar lan egin zuen kirolari urnietarren alde, UKE sortu zen lehenengo eskubaloi taldetik hasi eta bere azken egunetara arte klubeko diruzain bezala. Zeregin asko izan zituen klubean, besteak beste, zuzendari, ordezkari, baita eskubaloiko entrenatzaile ere. Gaur egun eskubaloi saila osatzen dutenek merezitako omenaldi bat eskaini nahi dio senior mutilen partidua baino lehenago ospatuko den ekitaldi xume baten bidez, larunbatean 19:00etan Udal Kiroldegiko pistan.
Jardunaldia ostiral arratsaldean hasiko da ostiral arratsaldean, Urnieta Guriako jubenil mutilek 20:15etan jokatuko baitute Bidasoa Irunen aurka atzeratutako partida.
Larunbat goizean, 12:00etan Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek Ordizia Irurenaren aurka jokatuko dute Udal Kiroldegian. Partida hau garrantzitsua izango da Carlos Fierro eta Xabat Salaberriaren neskek dituzten helburuetarako, momentu honetan sailkapenean hirugarrenak baitira Ordiziak baino puntu bat gehiagorekin.
Larunbat arratsaldean hiru partida jokatuko dira Udal Kiroldegian. 16:00etan Urnieta Adarra Aroztegiko kadete neskek Zumaiako Pulporen aurka jokatuko dute.
17:30etan Urnieta Larrialdiakeko senior neskek Oñatiko Aloña Mendiren aurka jokatuko dute. Ez da partida erraza izango Victor Rodriguez eta David Belverren neskentzat, oñatiarrak sailkapeneko lehenengo postuetan aurkitzen baitira.
Larunbat arratsaldea amaitzeko, senior mutilek Zarautzen aurka jokatuko dute 19:00etan. Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren mutilek urtea garaipen batekin amaitu nahi dute, azken partiduetako bolada txarra ahaztuz. Garaipena lortu nahi izango dute gorritxoek Josu Garmendiaren omenaldia borobiltzeko.
Igandean partida bakarra jokatuko da Udal Kiroldegian. Urnieta Guriako jubenil mutilek Arrasateren aurka jokatuko dute 12:00etan.
UKEko gainontzeko taldeek etxetik kanpo jokatuko dituzte beraien partidak. Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek Gipuzkoako txapeldun izateko lehian jarraitzen dute eta asteburu honetan bi partida edukiko dituzte, biak etxetik kanpo. Larunbatean Elgoibarrera bidaiatuko dute 11:15etan Bankoa Elgoibarren aurka jokatzeko eta igandean 10:30etatik aurrera Antoniano Kiroldegian jokatuko dute Zarautzeko Amenabar Aren aurka.
Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek larunbatean 13:00ean jokatuko dute Egia Eskubaloia 2ren aurka auzo donostiarreko kiroldegian.
Bestalde, Urnieta Altuna Autobuseko lehenengo urteko infantil neskek Ordizia Eskubaloiaren aurka jokatuko dute igandean 11:00etan Ordizian.
Azkenik, Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek igandean 12:00etan derbia izango dute Leizaranen aurka Andoainen.