ASTEBURU HONETAN ESKUBALOI PARTIDAK
UDAL KIROLDEGIRA ITZULIKO DIRA
Zubiaren ostean eskubaloi lehiaketari berriro ekingo zaio maila guztietan eta asteburu honetan UKEko zenbait taldek etxean jokatuko dute.
Hauen artean nabarmentzekoa senior mutilek larunbatean 19:00etan Zumarragako Urolaren aurka jokatuko dutena. Urnieta Balerdi Harategiko mutilak, Jokin Jimenez eta Patxi Morandeirak zuzenduta, Gabonak baino lehenago bi partida jarraian jokatuko dituzte etxean eta jokoan izango diren puntu guztiak eskuratu beharko dituzte sailkapen erdiko postuetan jarraitzeko. Urolak urnietarrek baino hiru puntu gehiago ditu eta garaipena oso garrantzitsua izango da sailkapenean taldeen arteko aldea murrizteko.
Baina UKEko taldeentzako jardunaldia goizean hasiko da 10:45etan Urnieta Altuna Autobuseko lehenengo urteko infantil neskekin. Leizaran Aren aurka jokatuko dute Udal Kiroldegian eta bi puntuak eskuratuz gero, sailkapeneko laugarren postuari eutsiko diote.
Jarraian, 12:00etan Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek txanda izango da. Ereintza Bren bisita izango dute Errenteriakoek urnietarrek baino lau puntu gehiago dituzte.
Arratsaldean, senior mutilen partida baino lehenago, 17:00etan hain zuzen, Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek Zuri Zuriren aurka jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketari dagokion bigarren faseko partida. Urnietarrek Gizpukoako zazpigarren izategatik lehiatuko dira.
Igandean beste bi partida jokatuko dira etxean. 10:00etan Eskubaloi Eskolakoek Tolosako Eskolaren aurka jokatuko dute lagunarteko partida eta klubeko txikienek inguruko Eskola indartsuenetako baten aurka jokatzeko aukera izango dute.
Jarraian, 12:00etan Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek partida interesgarria jokatuko dute Saiekoren aurka. Iosu Irigoyen eta Gorka Vicenteren mutilek garaipena eskuratu beharko dute Gipuzkoako Txapeldun izateko aukerak mantentzeko, baina talde donostiarrak erakutsi du talde indartsua dela eta urnietarrek lan handia egin beharko dute bi puntuak eskuratzeko.
Gainontzeko taldeek etxetik kanpo jokatuko dute. Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek larunbatean Andoainen jokatuko dute 9:30etan Leizaran Bren aurka.
Urnieta Adarra Aroztegiko kadete neskek larunbatean 16:30etan jokatuko dute Donibaneko Kiroldegian Ereintza Aren aurka.
Jubenil mutilek bi partida jokatuko dituzte. Ostiralean 21:00etan Zarautzen jokatuko dute Antoniano kiroldegian aurreko asteburuan atzeratu zuten partida eta larunbatean 16:00etan Bergaran jokatuko dute asteburu honi dagokion jardunaldiko partida.
Azkenik, Urnieta Larrialdiakeko senior neskek Zumaiako Pulporen aurka jokatuko dute 19:15etan Zumaiako kiroldegian.