U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/12/23] ABENDUAREN 19-20 ASTEBURUKO EMAITZAK

 

URTEKO AZKEN JARDUNALDI ONA ESKUBALOIKO TALDEENTZAKO

 

UKEko eskubaloi taldeentzako azken jardunaldi ofizialak albiste onekin amaitu zen. Gainera, pasa den udaberrian zendu zen Josu Garmendia omendu zuten emozioz betetako ekitaldi xume batean. Klubeko bi talde seniorrak zelaian ziren, baita Zarautz K.E. senior mutilen aurkaria eta Jesus Ibañez eta Eva Perez eskubaloiko arduradunek Garmendiaren familiari plaka oroigarri bat eta lore-sorta bat eskaini zioten Josuk klubaren sorreraz geroztik egindako lan guztia eskertuz. Harmailak bete zituzten zale guztiek txaloaldi handia eskaini zioten Josuren familiari.

 

Jarraian, senior mutilek 29-27 garaitu zuten Zarautz K.E. eta emozioz beteriko arratsaldea borobiltzea lortu zuen. Ez zen erraza izan Urnieta Balerdi Harategiarentzat garaipena eskuratzea, zarauztarrek gogor lan egin baitzuten 60 minutuen zehar eta partida oso parekatua ikusi ahal izan zen. UKEkoak ez ziren fin ibili jaurtiketetan, nahiz eta maila onean defendatu eta eraso-joko ona erakutsi. Hala ere, bi puntuak etxean gelditu ziren eta taldea sailkapeneko erdiko postuetan finkatu da, seigarrenean alegia, 11 punturekin. Orain bi asteko atsedena izango du taldeak datorren urtarrilaren 9an Donibane liderra bisitatu baino lehenago.

 

Mutilek baino lehenago Urnieta Larrialdiakeko senior neskek partida on bat jokatu zuten sailkapeneko hirugarren postuan den Oñatiko Aloña Mendiren aurka. Partida berdindua hasi zen, baina denborak aurrera egin ahal kanpokoek aurrea hartu zuten markagailuan beraien jokalarien mailari esker. Horrela, atsedenaldira 13-18 iritsi zen partida. Bigarren zatia defentsan indartsu eta erasoan eraginkor hasi zuten UKEkoek, oñatiarrek zuten aldea bi golera bakarrik murriztea lortuz. Kanpokoek hutsartea eskatu zuten eta Victor Rodriguezen neskak, ahalegin handia egin arren, ezin izan zuten gehiago gerturatu markagailuan. Amaieran, urnietarrek defentsako erritmoa jaitsi eta erasoan zenbait akats egin zituzten nekearen ondorioz; hori dela eta, 22-30 amaitu zen partida.


Urtea modu bikainean amaitzen duten beste bi talde infantil neskenak dira. Bigarren urtekoek partida gogorra jokatu behar izan zuten. Ordizikoek gogor defendatu arren, Urnieta Kamoxekoek beraien joko-maila handiagoa zela erakutsi zuten eta bi puntuak Urnietan gelditzea lortu zuten. Lehenengo zatian Urnietakoak defentsan ondo hasi arren, ez ziren fin ibili erasoan; ondorioz, partiduaren 12. minutura arte ez zen ikusi partidako lehenengo gola. Hortik aurrera, UKEkoek beraien jokoa erakusten hasi ziren eta atsedenaldira 6-5 iritsi ziren. Bigarren zatian urnietarrek abantaila handiagoa lortu zuten markagailuan baina amaieran erritmoa jaitsi zuten eta azkenean 11-9 irabazi zuten.

Eta zer esan lehenengo urtekoei buruz. Beraien partida irabazi zuten Ordiziako beste taldearen aurka, hasieratik amaierara gailenduz: defentsan gogor lan eginez eta erasoan maila bikaina erakutsiz. Horrela, atsedenaldira 2-16ko emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatia lehenengoaren jarraipena izan zen eta horrek minutuak jokalari guztien artean banatzea ahalbidetu zuen. Azkenean, 6-33 Urnieta Altuna Autobusakeko nesken alde.


Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete muitlek 2015ari bi garaipenekin esan zioten agur. Larunbatean Bankoa Elgoibarren aurka jokatu zuten eta 29-30 irabazi zuten. Igande goizean berriz, Zarautzeko Amenabarri egin zioten bisita eta 19-30 irabazi zuten. Horrela, oso garrantzitsuak diren 4 puntu eskuratu zituzten, Gipuzkoako Txapelketa irabazteko lehian jarraitu ahal izateko.

 

Amaitzeko, aipatu beharra dago eskubaloi jarduera ez dela geldituko Gabonetan. Hurrengo larunbatean, hilaren 26a, Gabonetako Txapelketaren 8. edizioa ospatuko da infantil eta kadete mailetan, UKEko eskubaloi atalak antolatuta eta Udal Kiroldegian zein Frontoiean jokatuko dena.

 

Jardunaldiko gainontzeko emaitzak:

 

Infantil mutilak: Egia Eskubaloia 2 16 Urnieta Ñam Restaurante 34

Kadete neskak: Urnieta Adarra Aroztegia 4 Pulpo K.E. 26

Jubenil mutilak: Urnieta Guria  24  Bidasoa Irun 35

                              Urnieta Guria 35 Arrasate 20

Jubenil neskak: Leizaran 32 Urnieta Quel Abogados 26

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa