U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/03/30] MARTXOAREN 28 ETA 29KO EMAITZAK

SARIRIK GABEKO NORGEHIAGOKA ONA JOKATU ZUEN LEHENENGO TERRITORIALGO TALDEAK ALOÑAREN AURKA

 

Ezin izan zuen izan eta Urnieta Balerdi lehenengo territorialgo taldeak azken jardunaldi arte itxoin beharko du mailan jarraituko duen jakiteko. Gorritxoak norgehiagoka ona jokatu zuten eta hirugarren sailkatua dagoen taldeari urduri jarri zituzten, alde hori azkeneko momentuan lortu zuten kanpotarrek zeren eta etxeko taldeak “pressing” egitera irten ziren. Lehenengo zatia 10-12 markagailuarekin amaitu zen baina etxekoak bizirik zeuden. Bigarren zatian Jokin Jimenezen mutilak 10 minuturen faltan gol batera jarri ziren baina bi erasoetan kale egin eta ezin izan zuten norgehiagoka berdindu.

Nabarmendu defentsan egindako lana, non kategori honetako eraso hoberenetariko bat ito zituzten, Erlaitz Arrietak erdian egin zuen lana ere nabarmentzekoa izan zen, non denboraldiko norgehiagoka hoberena jokatu zuen. Markagailua 21-26 amaitu zen. Orain dena azken jardunaldian erabakiko da Apirilak 12 Igandea jaitsitako Egiaren zelaian eta Urolak Leizarani irabaztera itxoin beharko da.

Gizonezko senior taldekoek, partida ona jokatu arren ezin izan zuten bere ordaina jaso

 

Larrialdikeko senior neskak Bilbora joan ziren larunbat arratsaldean norgehiagoka jokatzera Bilboko La Salleren aurka. Nahiz eta bidai luzea izan, Urnietako neskek fisiko onean erakutsi zuten daudela, bigarren “oleadak” egiten zituzten eta Bilboko neskak sineskorren harrapatu zituzten, horrexegatik lortu zuten garaipena kanpoko taldeak. Hobeagoak zirela erakutsi zuten eta norgehiagoka guztian aurretik joan ziren markagailuan, baina hainbat kale eta posterekin norgehiagokari emozioa eman zien. Hala ere Urnietako taldeak garaipena lortu zuten 18-21, denboraldiko azkeneko bi jardunaldiak gogotsu hartzeko balioko die.

 

Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak berriz ere derbya zuten Leizaranen aurka antzinako Arrate frontoian, begi bistan Portugaleko txapelketa dutela. Gure txikiek seguraski denboraldiko norgehiagoka hoberena jokatu zuten. Defentsa izugarri bat eta eraso oso serio bat eginez, bizilaguna den taldeari aukerarik gabe utzi zien, lehenengo zatiaren erdialdera 1-6 jarriaz. Defentsa ona eta kontra-erasoak izan ziren puntu indartsuenak atsedenaldira markagailuan lasai joateko. Bigarren zatian gauzak berdin jarraitu zuen, jokaldi zoragarriak eta zehatzak, defentsa bizia eta atezainen errendimendu ona geldiketa ederrekin. Talde guztiak nabarmendu zuen, lehenengotik azkenera.

 

Norgehiagoka izugarria kadeteek asteburu honetan jolastutakoa. Legazpiko Karibe Berriren aurka jokatu zuten norgehiagoka borrokatu eta zirraragarria batean, non Urnietako mutilek lortu zuten garaipena 30-28. Legazpikoak lehenengo postuan zetozen norgehiagokarik galdu gabe fase honetan, baina UKE-koek firme mantendu ziren eta norgehiagoka osoa eta polita jokatu zuten. Kadeteak laugarrenak amaitzen dute fase hau merezitako 2 puntuekin.

Ioritz Lizeaga, Urnieta Itsaso arraindegia taldeak jokatutako partida zoragarriaren uneetako batean

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak berriz ere Zumaiako Pulporen aurka jolastu zuen. Norgehiagoka gorra espero zen, azkeneko norgehiagoka beraien artean jokatu zutena Zumaiako neskak irabazi zuten gol bateko errentarekin. Eta horrela gorritxoak hasieratik erritmo gorra jarri zuten hasieratik, bertan kanpotarrak ez ziren eroso sentitzen, baina ez zuten lortzen markagailuan alde egitea. Norabidea aldatu zuena defentsan 5-1 jarri zutela Urnietarrek, hainbat baloi lapurtu zituzten eta tartea lortu zuten markagailuan, horrela amaierara 23-20 iritsi ziren. Aipatzekoa norgehiagoka ona jokatu zutela bigarren urteko 3 kadeteek lehenengo aldiz jokatzen zutela jubenilekin: Garazi Ramos, Leire Moreiro eta Irune Alcaide.

 

Lehenengo zati ederra Urnieta Ñam Restaurantesek jokatutakoa Egia 2-ren aurka defentsa

eta eraso on bat eginez, atsedenaldira tarte handiarekin iritsi ziren. Bigarren zatian jokoa erotu egin zen, defentsa bi taldeetan desagertu egin zen. Urnietarrak ia tarte hori galdu egin zuten, erasoan ideian faltan zirelako eta erasoan azkar jokatzen zutelako. Lehenengo garaipena gazi-gozoa izan zen orain jolasten ari diren txapelketan. Amaieran 35-32.

 

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa