U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/04/17] ASTE BURUKO PARTIDUAK

UKEKO ESKUBLAOI TALDEEK BERRIRO ERE EKIN DIOTE TXAPELKETARI

 

 

Aste Santuetako etenaldiaren ondoren, nahiz eta ez zaigun oso luzea egin Portugaleko Andebolmania torneoa dela eta, UKEko talde guztiek dute norgehiagoka asteburu honetan. Josu Garmendiaren omenez, gure taldeek isiltasun minutu bat egingo dute eta besoko beltza eramango dute.

 

Zaleen berotasunarekin jolasten duten infantil nesken Urnieta Adarra Haroztegi taldeak, Zumaiaren aurka jokatuko du etxean 12etan; Urnietarrak talde honekin 4 puntura berdinduta daude.

 

Arratsaldean, 16:45etan kadete mutilen Urnieta Itxaso Arraindegiaren txanda izango da, Eibar Eskubaloia jasoko dute, Federazioko Trofeoko aurkari ahulenetakoa.

 

Jarraian, eta egun honetako etxeko jaurdunaldiei amaiera emateko, arratsaldeko 18:30etan jubenil nesken Urnieta Quel Abogadosek jokatuko du. Hauek ere Eibar B-ren aurka jokatuko dute eta gure neskek 2 puntuko aldea dute sailkapenean eibartarrekin.

 

Larunbatean bertan, baina etxetik kanpo, gure gainontzeko taldeek ere badute zer jokatua. Urnieta Balerdi Harategiko Senior mutilek, aurreko asteko kategoriako jaitsierak eragindako tristuraren ondoren, Kopari hasiera emateko Urolaren aurka dute norgehiagoka Zumarragan 16:15etan. Mutilen helburu nagusia aurreko asteko gertakariak eragindako egoera txarretik ateratze da, eta txapelketa berri honetan ahal duten hoberen egitea.

 

Urnieta Larrialdiakeko Senior nexkek Egiaren aurka jokatzen duten beraien azken aurreko norgehiagoka Donostiako Egia auzoko kiroldegian 18:15etan. Zazpi egunen buruan, urnietako neskek aurkari berdinak jasoko dituzte Urnietan, eta honekin itxiko dute aurtengoz 2014-2015 denboraldia.

 

Bestalde, Urnieta Guriako jubenil mutilek Irungo Artalekuko kantxara egingo dute bisita arratsaldeko 18:00etan Bidasoaren aurka aritzeko, eta honekin oraingoz urnietarrak 2. postuan dauden Federazioko Trofeoko sailkapena itxiko dute.

 

Iganderako ere badugu beste norgehiagoka bat etxetik kanpo, Urnieta Ñam-eko infantil mutilek Saiekoren kantxan jokatuko dute 11:45etan. Donostiarrak lehenengo postuan daude sailkapenean, urnietako infantilak, berriz, 4. postuan daude.

 

Kadete neskek hurrengo astera atzeratu dute beraien norgehiagoka.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa