U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/02/13] ASTE BURUKO PARTIDUAK

ESKUBALOI JARDUNALDI MURRIZTUA IÑAUTERIENGATIK

 

 

UKE-ko eskubaloiko hiru taldeek bakarrik jokatuko dute iñauteri asteburu honetan, beste talde guztiak atsedenaldia dute.

 

Hiruetatik, etxean bakarrik jolasten duena kadete mutilak izango dira eta igandean jokatuko dute.  Urnieta Itxaso Arrandegiko mutilak 11.45-tatik aurrera jokatuko dute Hondarribiren aurka. Eguraldiarengatik lehenengo jardunaldia atzera bota zen, Diputazioko txapelketan estreinatuko dira Hondarribiko taldearen aurka jokatuaz, txapelketa ondo hasteko asmoarekin eta lehenengo bi puntuak lortu.

 

Beste bi taldeek kanpora joan beharko dute beraien norgehiagokak jolasteko eta biek larunbat goizean jokatuko dute. Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak Gasteizen jolastuko dute goizeko 11.30-tatik aurrera Corazonistasen aurka.

 

Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak Ereintza D-ren aurka jokatuko dute goizeko 11.45-tatik aurrera Beraungo frontoian. Bi taldeak 6 punturekin berdinduak daude, norgehiagoka berdindua espero da.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa