U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2016/02/02] URTARRILAREN 30-31 ASTE BURUKO EMAITZAK

SENIOR NESKEK EGIAREN AURKA IRABAZI ZUTEN


Sufritutako garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Urnieta Larrialdiakek Egiaren aurka (17-21), hurrengo partiduei begira taldearen animoa igotzea lortu da eta. Lehenengo minutuetan urnietarrak garaipena eskuratzeko konbentzituta atera ziren eta partiduaren jabe egin ziren. Jaurtiketa eraginkorrei eta defentsa bikain bati esker markagailuan aldentzea lortu zuten (3-8). Etxeko taldeak defentsan aldaketa bat egin zuen UKEkoen erasoa oztopatu nahiean, baina ez zuten lortu eta partida 8-14ko markagailuarekin iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatia berriz ez zen ondo hasi kanpokoentzako, baloi asko galtzeaz gain jaurtiketa argietan huts egin eta defentsan erritmoa jetsi zuten. Etxeko taldea markagailuan hurbildu zen (15-16) baina urnietarrek aurretik jarraitu zuten Amaia Jauregi atezainari esker, une erabakigarrietan geldiketa bikainak egin baitzituen. Orduan, Victor Rodriguezen neskek beraien izaera erakutsi eta defentsa bikain bat eginez partiduari eutsi zioten beharrezko eta merezitako partida irabazteko. Nabarmentzekoa Irati Zinkunegi (9) eta Sarah Alfonsok (7) sartutako golak, baita Ane Fernandez jubenilak sartutako 3 golak.

 

 

Kadete mutilek ez dute lortu Euskal Ligarako sailkatzea:

 

Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek asteburu bizia izan dute, Euskal Ligarako igoera fasea jokatu baitute Elgoibarren. Ostiralean jokatu zuten partidan Eskolapios bizkaitarrei nagusitu ziren 27-36 eta bigarrenean berriz, une erabakigarrietan izandako zorte txarrak galarazi zien Elgoibar talde bikaina menderatzea (30-24 galdu zuten). Igandean Usurbilen aurka partida erabakigarria eduki zuten, irabazi edo berdinduz gero sailkapena lortuko zutelako, baina ez ziren fin ibili erasoan eta Usurbil garaile izan zen 23-30. Hala ere, Usurbilek ez zuen erakutsi talde gorritxoa baino gehiago zenik baina urnietarrek ez zutenez ondo jokatu, zaila izan zen emaitza on bat lortzea. Sailkatzeko helburua lortu ez zen arren, balorazioa ona da eta mutilek esperientzia eduki dute.

 

Hiru infantil taldeek beraien partiduak irabazi zituzten. Urnieta Altuna Autobuseko lehenengo urteko infantil neskek, denboraldi bikaina jokatzen ari direnak, partidaren hasieratik amaierara arte Bar Ibaiondori nagusitu zitzaion bai defentsa-lan bikain bati zein eraso-joko onari esker. Atsedenaldira 20-1 emaitzarekin iritsi ziren eta bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen baina urnietarrek ez zuten erritmoa jaitsi nahiz eta jokalari guztiek postu ezberdinetan jokatu. Ondorioz, bukaerako emaitza 37-3 UKEkoen alde.

 

Urnieta Ñameko infantil mutilek Ama Guadalupekoa 41-17 menderatu zuten eta beraien multzoko bigarren postuan jarraitzen dute. Bestalde, Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek 4-24 irabazi zioten Hernaniri bere etxean.

 

Azkenik, Eskubaloi Eskolak Ligari hasiera eman zion Saiekoren aurkako topaketan. Bi partida jokatu zituzten: lehenengoa Saiekoren benjaminen aurka 8-12 galdu zuten baina jarraian, alebinek 30-20 irabazi zieten donostiarrei. UKEko txikienek primeran pasa zuten lehenengo jardunaldi honetan.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa