SENIOR MUTILEK ZUMAIAKO PULPORI EGINGO DIOTE BISITA
Aurreko asteburuan zubiarengatik atsedena eduki ostean, asteburu honetan Urnieta Balerdi Harategiak berriro ekingo dio Lehenengo Territorialeko lehiaketari. Lehenengo jardunaldian Legazpiri irabazi ostean, bide beretik jarraitu nahi du taldeak eta igandean 11:30etan Zumaiako Pulporen aurka jokatuko du Lubaki Kiroldegian. Talde zumaiarra Bigarren Territorialetik datorren taldea da, ondorioz, urnietarrek bezala Lehenengo Territorialean jarraitzeko helburua du. Entrenatzaileek jokalari guztiak prest dituzte partida jokatzeko porterian izan ezik, non Iosu Irigoyen baja den orkatilean duen bihurdura batengatik eta Bittor Rodriguez oraindik ez den guztiz osatu gainkarga batetik.
UKEko gainontzeko taldeen partidak:
Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek larunbatean jokatuko dute 10:45etatik aurrera Zumarragako Urolaren aurka Udal Kiroldegian.
Talde infantilek lehiaketa ofizialeko lehenengo jardunaldia izango dute eta jokatzen lehenengoa bigarren urteko infantil nesken taldea izango da. Urnieta Kamoxekoek larunbatean 12:15etan jokatuko dute derbia Leizaran Aren aurka.
Infantil nesken B taldeak, berriz, atsedena izango du, senior neskek bezala.
Larunbat arratsaldean partida bakarra jokatuko da Urnietan. Urnieta Adarra Aroztegiako kadete neskek Zarautzeko Aiala Bren aurka jokatuko dute 18:00etatik aurrera.
Larunbatean ere, baina etxetik kanpo, jokatuko dute kadete eta jubenil mutilek. Biek Eibar Eskubaloiaren aurka jokatuko dute: jubenilek 10:00etan jokatuko dute eta kadeteek berriz, 11:30etan. Bi partidak Ermuako kiroldegian jokatuko dira.
Azkenik, igandean jokatuko den partida bakarra Urnieta Ñam Restauranteko infantil mutilena izango da. Errenteriako Ereintza Aren aurka jokatuko dute 12:00etatik aurrera.