U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/10/08] URRIAREN 10-11 ASTEBURUKO PARTIDUAK

Asteburuko eskubaloi partidak

 

Asteburu luze honetan UKE eskubaloiko talde batzuek atsedena edukiko dute baina gehiengoak aurreko asteburuan hasiera emandako lehiaketari jarraipena emango dio. Bestalde, infantil neskek lagunarteko partidak jokatuko dituzte aste bat beranduago hasiko duten txapelketa prestatzen jarraitzeko.

 

Partida jokatuko duten lehenengoak jubenil mutilak izango dira, beraien partida ostiralera aurreratuz. Udal Kiroldegian jokatuko dute 20:30etan, Xabi de la Mota eta Amaia Jauregiren mutilek, lehenengo puntuak eskuratzeko asmoz.

 

Larunbatean berriz, 11:00etan, Urnieta Kamox infantil nesken A taldeak Udal Kiroldegian jokatuko du lagunarteko partida Ordizi Aren aurka.

 

Infantil nesken B taldeak berriz, Usurbilen jokatuko du larunbatean 10:00etan bertako taldearen aurka.

 

Arratsaldeari dagokionez, Urnietan, jubenil neskek Aiala Zarautzen aurka jokatuko dute 18:30etan. Urnieta Quel Abogadoseko neskek garaipenaren bidetik jarraitu nahi dute beraien ligako bigarren jardunaldian.

 

Arratsaldean ere baina Legazpian, Urnieta Larrialdiakeko senior neskek 17:30etan dute hitzordua Legazpiako La Salleren aurka. Aurreko asteko derbia irabazi ostean, bi puntuak etxera ekartzeko asmotan dabiltza Victor Rodriguezen neskak.

 

Azkenik, igandean 10:00etan Urnieta Itxaso Arraindegiako kadete mutilek Hondarribiri egingo diote bisita eta aurreko jardunaldian garaipena eskuratzea galarazi zieten akatsak zuzentzen saiatuko dira.

 

Gainontzeko taldeek atsedena izango dute asteburu honetan.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa