ESKUBALOIKO SENIOR NESKEK OSTIRALEAN JOKATUKO DUTE
Abenduko zubia dela eta, UKEko talde gehienek atsedena izango dute asteburu honetan. Jokatuko diren partiduen artean nabarmentzekoa da Urnieta Larrialdiakeko senior neskek Zarautz Bren aurka dutena, Udal Kiroldegian, ostiralean 20:15etan.
Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek ere partidua jokatuko dute igandean 12:00etan Irunen Bidasoaren aurka.Gogoratu beharra dago urnietar gazteak Gipuzkoako Txapelketako amaierako fasean murgilduta daudela, probintziako talde onenen aurka jokatzen. Baja garrantzitsu bat izango du taldeak, Joseba Errazkin Euskadirekin dijoa eta Madrilera; hala ere, ziur gainontzeko taldekideek esfortzu handia egingo dutela baja hori nabari ez dadin.
Debido al puente de Diciembre la mayoría de equipos del UKE descansan este fin de semana, de entre los que tienen compromisos destaca el senior femenino. las del Urnieta Larrialdiak adelantan su partido contra el Zarautz B en el Polideportivo Municipal al Viernes a las 20:15.
Bestalde, senior mutilek entrenamendu saio bat egingo dute 16:00etatik 18:00etara larunbat arratsaldean, astelehen eta asteartean ezin baitute entrenatu. Lan saioa bi zatitan banatuko dute: lehenengoan taktika landuko dute eta bigarrenean berriz lagunarteko partida bat jokatuko dute zenbait jokalari jubenilekin batera. Sarrera librea izango da.