URNIETA K.E. MECANIZADOS KAMOXEKO NESKAK, GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BOSTGARREN POSTUAGATIK BORROKAN.
Elgoibarren gutxigatik, 17-18 garaipena lortu ondoren, Mecanizados Kamox taldeko bigarren urteko kadete neskek, Gipuzkoako txapelketako bostgarren postuagatik borrokatuko dira.
Elgoibarren aurka izandako bi partiduetan berdintasuna nabaria izan zen; gabonak aurretik Elgoibartarrak egin ziren garaipenarekin 15-16,eta eguberrietako geldialdiaren ondoren, gure neskak. Lehen zatian partidua ondo hasi ez bazen ere, zatiaren erdi aldera partidua euren alde jartzen hasi ziren, 2-3 goletako aldea lortuz. Azken momentuko aurkarien lanak tartea gutxiagotzea ekarri zuen, baina gureen defentsa lan paregabeak garaipenarekin egin eta bostgarren posturako borrokarako sailkatzea ekarri zien.
Urnieta HK10 hotela taldeko kadete mutilek ere, etxean garaipena gutxigatik lortu zuten, 26-27 irabazi zuten ZUmaiako Txikixa taldeari. Bere jokoaren kalitatea gorantz doa, defentetsa ona eta erasoan ere bizkor ibiliagatik, bigarren zatiko momenturen batean izandako akatsek, Zumaitarrak aurreratzea ekarri zuen baina gure mutilek gogor lan egin eta berea egin zuten garaipena.
Lehen urteko UKE Bosteko jatetxea taldeko kadete neskek ere neurketa gogorra izan zuten, eta oraingoan garaipena Egiara joan zen 24-23ko markagailuaz. Partida guztian atzetik joan baziren ere, gure neskak beren lanari esker gerturaketa lortu zuten,eta azken minutuko jokaldian partida berdintzea ere beren esku izan zuten.
Urnieta HK10 hotelako jubenil neskek zuten partida etxean, Aloña mendi hartu zuten baina partida kaxkarra jokatu zuten.Azken momentuan markagailuan gerturatzea lortu bazuten ere, defentsa bikoitzarekin Aloñaren erasoa geldiaraziz baina ez zen nahikoa izan eta Aloña egin zen partiduaren garaile 19-23ko markagailuaz.
Bestalde, Usurbil-UKE jubenil mutilek taulako lehen postuan zegoen Tolosaren etxean jokatzen zuten, 33-21 galdu zuten partidua markagailuak zioenez, baina ez da gure mutilek kantxan eman zutenaren adierazgarri inondik inora. Gure jubenilei, azken fasea gogorra egiten ari zaie, taldean partaide gutxi eta kategoria hontan lehen aldiz jokatzen duten jokalariak izateak maldan gora jarri die denboraldia; nahiz eta oso oso ontzat ematen den azken fasean egon ahal izatearen saria.
Bukatzeko, igandean 12:00etan Senior mutilen txanda zen eta Leizararen aurkako derbia jokatzen zen. 30-25 galdu zute eta beren ligan azken postuan egotera behartzen ditu emaitza honek. Hala ere, jardunaldi ugari dute aurretik errealitate honi buelta emateko.