URNIETA K.E. SENIOR TALDEKO NESKEK HIRUGARREN GARAIPENA JARRAIAN.
Urnieta London School emakumezko senior taldeak momentu zoragarria bizi du.Hirugarren aldiz jarraian lortu du garaipena, oraingoan Zumaiako Pulporen aurka, 17-11. Xabi de la Motak entrenatzen dituen nesken taldeak joko zoragarria egin zuen. Defentsa hona, eta Irati Goikoetxearen laguntzaz indartu dugun erasoaren laguntzaz, garaipena eta taulako bostgarren postua ekarri dizkie nesken taldeari.
Urnieta Balerdi Harategiko mutilen senior taldeak ez zuen Eibarrera egindako irteeran zorte bera izan. 32-25ko markagailua lortu zuten, lehen zati berdindua, baina bigarren zatiko lehen 10 minutu makalak eta eibartarren defentsa onak, Eibarko taldea markagailuan aurreratzea ekarri zuen.
Aste burua, infantilen taldeak Urnieta Guria kafetegiak Errenterian Ereintza B taldearen aurka garaipenez hasi zuen. Jokaezina zegoen Beraungo frontoian, defentsa ona eta kontraerasok bi tantoekin egitea ekarri zien.
Bestalde, Urnieta Kamox kadete neskek berdinketa lortu zuten Legazpian. Partida osoan zehar aurretik izan baziren ere, azken minutuetan Legazpiarrak markagailuan gerturatzea ekarri zuten,eta denboraz kanpoko tanto batek berdinketa. Beren taulan hirugarren postuan dira, eta datozen bi partiduetan puntuatu beharra dute urrengo fasera pasatzeko.
Urnieta HK10 Hotelako kadeteek Egiaren aurrean 26-29 galdu zuten. Defentsan eginiko kaleren batek eta punteria faltak, bigarren garaipena ezin lortua ekarri zien azken momenturaino gogor saiatu baziren ere.
Usurbil-Uke taldeak 27-25 galdu bazuen ere Ordizian, Gipuzkoako Txapelketako hurrengo faserako klasifikatzea lortu zuen. Jende falta eta Ander Berrotaranene lesioak, arbitroaren zalantzazko erabakiekin batera, lehen fasea garaipen batekin bukatzea eragotzi zien gure mutilei. Orain lehen bait lehen osatu eta hurrengo faserako prestaketari ekitea tokatzen da.
Urnieta Guria Kafetegiako infaltilak, Ordiziaren aurka 8-30 irabai ondoren bere sailkapen taulako buru izaten jarraitzen dute. Momentu ezin hobea argi eta garbi gure taldeak duena gaur egun, horren froga taldekide den Joseba Errazkin datorren aste buruan Euskadiko Selekzioarekin konzentraziora doa.
Lehen urteko kadeteek juxtugatik galdu zuten 12-13 partidua Zaratzen aurka. Hasieratik oso partidu berdindua izan bazen ere, azken minutuetan ezin izan zuten berdinketa lortun
Jubenil neskek bukaera eman zioten asteburuko eskubaloiari, arazorik gabe Ordiziaren aurka irabazi zuten, eta ondorioz, taulako laugarren postua hartu duten hirugarrenen puntu bakarrera daudelarik. Partidu osoan zehar aurretik joan ondoren, 27-15 garaitu zuten Ordiziari.