U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/02/23] OTSAILAREN 21-22 ASTEBURUKO EMAITZAK

JARDUNALDI HISTORIKOA ETXEKO ESKUBALOIARENTZAT ZORTZI NORGEHIAGOKETATIK ZORTZI GARAIPEN LORTU ZITUZTEN

 

 

Lehengo asteburuko jardunaldia historiara pasako da UKE eskubaloiaren sekziorentzat. Klubaren historioan ez zen jardunaldi bat gogoratzen nun zortz norgehiagoketatik zortziak irabaztea eta gainera zortzi taldeekin, UKE eskubaloi sekzioak dituenak. Gainera bi garaipen hauetatik Andoainen aurkako derbiak izan ziren, infantil nesketan eta senior mutiletan. Zortzi garaipen hauetatik zazpi Urnietan izan ziren, poztasuna ikusten zen zaletuen artean eta hau entrenatzaile, jokalari eta direktibako lan handiarekin lortzen da.

 

Lehenengoak garaipenak lortzen infantil neskak eta infantil mutilen eskutik iritsi ziren, non gol bateko errentarekin irabazi zuten bi taldeek. Urnieta Adarra Aroztegiko neskak 11-10 irabazi zuten penalti bateri esker norgehiagoka amaituarekin. Penalti hau hiru aldiz jaurti behar izan zuten, lehenengo biak ez zuten balio izan eta. Etxekoek penalti garrantzitsua sartu zuten eta hori 11 penalti huts egin zituzten norgehiagokan zehar.

 

Urnieta Ñam Restauranteseko mutilak bigarren zati eder baten ondoren markagailuari buelta ematea lortu zioten, maldan gora jarri bait zitzaien markagailua lehenengo zatian. Hondarribitarrek ondo jokatu zituzten lehenengo 25 minutuak, baina UKE-k bigarren zatian beste modu batera atera ziren eta markagailuari buelta ematera lortu zuten. Horrela amaieran 21-20 geratu ziren eta bi puntuak etxean geratu ziren.

 

Arratsaldean berriz, Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak jokatu zuten Eibarren aurka 31-23 markagailuarekin, lehenengo zatian berdintasuna egon bazen, bigarren zatian etxekoek 5-1 defentsa honekin eta Imanol Pagolaren geldiketekin, kontra eraso asko egin zituzen eta Odei Jimenezek 10 golekin ederki jokatu zuen eta Ioritz Lizeaga ez zen gutxiago izan. Garaipen honekin astean zehar jokatu zuten Saiekoren aurkako norgehiagokako porrota ahaztu zuten.

 

Garaipen handia lortu zuten Urnieta Larrialdi Fundazioko senior neskak lortu zutena Zarautzeko Aialaren aurka jokatutako Euskadiko ligakon azken jardunaldian. Hamabi goleko errentarekin irabazi zuten (34-22), Zarautzeko neskak laugarrenak zeuden sailkatuak eta joaneko norgehiagokan errez irabazi zien. Atsedenaldira berdinduak iritsi ziren baina etxekoen bigarren zati izugarriak norgehiagoka puskatu zuen, Ane Orunak 12 gol sartu zituen extremotikan eta Edurne Artolak 9. Defentsa ederra egin zuten Ane Louvellin agindutako defentsa. Hirugarren garaipena Xabi de la Motan neskentzan, nun progresioa ikusi da eta hiru garaipen jarraian irabazi dituzte.

 

Arratsaldea ixteko lehenengo territorialgo derbia geratzen zen Urnieta Balerdi Harategia eta Leizaranen artean. Etxekoak pauso handia lortu zuten beraien helburua lortzeko Leizarani 30-21 irabazita, hiru puntu ateratzen dizkio Urnietarren Andoaindarren gehi average. Norgehiagoka gol askorekin hasi zen, eraso bakoitzean sartzen zuten defentsan gaixki hasi ziren bi taldeak eta 15. minuturako 8-9 zijoazten markagailuan eta etxeko taldeak denbora eskatu zuen defentsa 6-0 pixkat mugitzeko, Iñaki Ibañez sartu zuten defentsan eta Andoaindarrek nabaritu zuten zailagoa izan zuten sartzeko eta jaurtiketak egiteko, jaurtiketak egiten bazituzten hor zeuden atezainak hauek gelditzeko. Erasoan lehenengo linea ederto egon zen Borja Rodriguez (9 gol), Gorka Urigoitia (5 gol) eta John Sanchez (6 gol). Garaipen honekin UKE-ko mutilak zortzigarren postuan mantentzen dira eta hurrengo astean Usurbilen aurka jokatuko dute, hirugarren postuan daude eta 4 puntu gehiago dituzte, norgehiagoka ederra espero da. Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondok entrenatutakoak helburu bezela 18 puntuak jarri dituzte eta beraiek orain 13 dituzte, txapelketa amaitzeko 5 norgehiagoka geratzen dira.

Leizarango taldeak garaitu ezin zuen defentsa gogorra ezarri zuten UKEko mutilek

 

Talde bakarrak jokatzen zuen etxetik kanpo, Urnieta Kamoxeko kadete neskak jokatu zuten, Gasteizen jokatu zuten Baskongadasen aurka eta 17-24 irabazi zuten. UKE-koek lehenengo zatian tarte handia lortu zuten, baina Gasteiztarrak pixkanaka tartea jaten joan ziren, horrela Urnietarrak berriz ere jokatzen hasi eta markagailuan alde egin zuten berriz ere.

 

Igandean ere garaipen pleno hau borobildu zen jubenilen eskutik. Urnieta Quel Abogadoseko neskak Urolaren aurka irabazi zuten 20-16.

 

Jubenil mutilak garaipen izugarria lortu zuten Hondarribiren aurka. Norgehiagoka guztia azpitik joan ziren defentsan erlaxatuak bait zeuden Urnietarrak, baina azken 10 minutuetan hortzak estutu zituzten eta markagailuari buelta eman zien Iosu Pagolak azkeneko minutuan sartutako penaltiarekin. Amaieran 26-25 markagailuarekin irabazi zuten.

Eneko Urruzolak, Hondarribiko defentsari aurre egiten dio

 

Laburtuz jardunaldi historikoa moralez betetzen diena eskubaloiko sekzioari lanean segitzeko kirol on honetan.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa