EZIN IZAN DU IZAN, URNIETA BALERDI MAILAZ JAITSI DA
Nahiz eta Egiari irabazi 12 goleko errentarekin 20-32, Leizaranen garaipena Zumarragan lortutakoa gol bateko errentarekin 27-28, gorritxoak bigarren mailara jaistea eragiten du.
Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondoren mutilak Hernaniko kiroldegira joan ziren bere norgehiagoka irabazteko helburu zutela eta Urolaren zelaian ze gertatzen zen itxaron behar zuten. Norgehiagoka hasi baino lehen minutu bateko isil unea egon zen Josu Garmendiaren omenez, UKE-ko sortzailea eta oraingo diru-zaindaria, duela gutxi hil zen eta Urnietako jokalariak brazalete beltza eraman zuten.
Norgehiagoka hasieratik bukaerara menderatu zuen UKE-k, nahiz eta bigarren zatiraino markagailua errenta gutxirekin egon zen baina bigarren zatiko erdialdera izan zen markagailuan tarte handiagoa lortu zutena. Egiak zaila jarri zuen baina UKE-koek fase zoragarriak izan zituzten. 6-0 defentsak ederki funtzionatu zuen eta erasoan momentu batzuetan trabatuta geratu ziren baina beste batzuetan eskubaloi maila ederra ikusi zen. Bittor Rodriguez eta Iosu Irigoien atezainen lana aipatzekoa izan zen, Iosu Irigoien eta Gorka Urigoitia Hernaniarrak “etxean” jokatzen zuten.


Baino hau ez zen nahikoa izan, golpe gogorra mobila bidez iristen zen Zumarragatik, Leizaranek batengatik irabazi zuen eta UKE-koei bigarren territorialera jaitsi zien hurrengo denboraldirako. Txapelketako berdintasuna sailkapen amaieran ikusten da, Egia azken postuan lau punturekin geratu zen eta azken bigarrena UKE-ko mutilak 15 punturekin hamargarren postuan, zazpigarren sailkatutik puntu batera Zarautz zegoela.
Aipamen berezia zaletuek izan zuten, non Hernaniko zelaiko armai guztiak bete zituzten eta ez ziren geratu jokalariei animatzeaz. Amaieran albiste txarrarekin txaloaldi itxi batekin agurtu zituzten.
Orain atsedenaldirik gabe senior mutilentzat kopa hasiko da, Zumarragan jokatuko dute Urolaren aurka.