LEHEN TERRITORIALEKO ESKUBALOI TALDEAK NORGEHIAGOKA GARRANTZITSUA DU ETXEAN UROLAREN AURKA
UKE eskubaloiko talde geheienek atsedenaldia dute asteburu honetan, beraien Gipuzkoako txapelketa amaitu bait dute. Hauetatik bakarra, infantil neskak sailkatu dira fase amaierara, nun hurrengo astetan jokatuko duten.
Hiru taldeek dute txapelketa asteburu honetan, denak etxean jokatzen dute eta larunbatean gainera.
Nabarmentzen den norgehiagoka Lehenengo territorialena da, nun Urnieta Balerdi Harategikoak Zumarragako Urolaren aurka jolastuko du kiroldegian arratsaldeko 19.00-tatik aurrera. Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondok entrenatutakoak zortzigarren postuan daude zortzi punturekin eta Urolakoak puntu bat gutxigorekin hamargarren postuan kokatuak daude. Joaneko norgehiagokan Zumarragan jolastutakoan UKE-k txapelketako norgehiagoka txarrena jokatu zuen eta Urolak errez irabazi zuen, horregatik ez da erreza izango eta borrokatu egin beharko dute. Gorritxoen helburua txapelketan mantentzea da eta afizioaren berotasunarekin espero da bi puntuak etxean geratzea eta arerio zuzena den bati tarte handiagoa ateatzera.
Eskubaloi jardunaldia goizean hasiko da gorritxo txikienak jolasten bait dute kiroldegian. Urnieta Ñam Restauranteseko infantl mutilak Bera Beraren aurka jolastuko du puntu bat gehiago duela sailkapenean.
Arratsaldean Senior mutilen norgehiagokaren aurretik, Urnieta Larrialdiak Fundazioak jokatuko du Ereintzaren aurka. Xabi de la Motak entrenatutakoak sentsazio honekin iristen dira norgehiagoka honetara, Andoainen jokatutako norgehiagoketa eta gero. Norgehiagoka 17.30-tatik aurrera izango da.